Xila Pihlström (Helsinki, Finlandia, 1962a) euskal herritar eta suomitar kultur eragilea da. Gaur egun Donostian bizi da, eta turista-gidari egiten du lan. Horrez gain, Gipuzkoan egoitza duen Suomitar Euskalherria-Finlandia Kultur Elkarteko lehendakaria da.

Xila Pihlström
Bizitza
JaiotzaHelsinki, 1962 (61/62 urte)
BizilekuaDonostia
Hezkuntza
Hizkuntzakfinlandiera
suediera
euskara
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakturista-gidaria eta itzultzailea

Elkarte hori 2000n sortu zuten Mia Rissanenek, Joseba Ossak eta hirurek, Finlandiako eta Euskal Herriko jendea eta kultura batzeko asmoz. Elkarteko kideekin elkarlanean Euskara-Finlandiera Hiztegia / Suomi-Baski Sanakirja hiztegi elebiduna sortzeari ekin zioten. 2012an argitaratu zuten lehen edizioa, 8700 sarreraduna.[1][2] 2015ean argitaratutako hiztegiaren bigarren edizioak 9.000 sarrera ditu.[3]

2008an Pihlströmek Paavo Cajander finlandiar idazlearen Gure Herria (finlandieraz: Maame) poesia-liburua euskaratu zuen.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Alustiza, Maite. (2017-12-12). «Xila Pihlstrom eta Mika Marenk, Suomitar Elkarteko kideak: “Hemen, hizkuntza ez-indoeuroparrarekiko interes handia dago”» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-12-12).
  2. Suomitar Euskalherria-Finlandia Kultur Elkartea. Euskara-Finlandiera Hiztegia / Suomi-Baski Sanakirja. (1. argitaraldia) (argitaratze data: 2012) ISBN 9788415508236..
  3. Suomitar Euskalherria-Finlandia Kultur Elkartea. Euskara-Finlandiera Hiztegia / Suomi-Baski Sanakirja. (2. argitaraldia) (argitaratze data: 2015) ISBN 9788415508236..
  4. «Xila Pihlstrom» Nor da Nor, euskal itzulpengintzaren datu-basea (Noiz kontsultatua: 2017-12-12).

Kanpo estekak aldatu