Lloyd Cowan

atleta britainiarra

Lloyd Cowan (Essex, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1962ko uztailaren 8a - 2021eko urtarrilaren 11) atletismoko entrenatzailea izan zen. Atleta izan zen, 110 eta 400 metro hesietan espezializatua.[1] 1984ko Los Angelesko Udako Olinpiar Jokoetarako selekzionatu zuten, baina ezin izan zuen joan, gaixotasunak jo baitzuen; 1994ko Commonwealth Jokoetan lehiatu zen, eta bere azken domina Ingalaterrako atletismo txapelketa nazionaletan irabazi zuen, 1999an. 39 urte zituela, atletismotik erretiratu zen, eta orain 18 atleta entrenatzen ditu, besteak beste Christine Ohuruogu (400 metroan Olinpiar Jokoetako, munduko txapelketetako eta Commonwealth Jokoetako txapeldun izana), Simeon Williamson (100 metroan Erresuma Batuko txapeldun izana) eta Andy Turner (110 metro hesian Europako eta Commonwealth Jokoetako txapeldun izana).[2][3]

Lloyd Cowan
Bizitza
Jaiotza Hackney (en) Itzuli1962ko uztailaren 8a
Herrialdea  Erresuma Batua
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza 2021eko urtarrilaren 11 (58 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak atleta
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Lloyd Cowan», The Power of 10 atletismo webgunea.
  2. (Ingelesez) Jessica SALTER: «Olympic coaches: how to run like a champion. Lloyd Cowan, UK Athletics coach, shares his tips on how to be a better runner», The Telegraph, 6 January 2012.
  3. Unai ZUBELDIA: «Lloyd Cowan: "Talentua daukanak emaitza onak lortzen ditu denborarekin"», Berria, 2012-08-07.