Carlos Zabala

Gipuzkoako aktorea

Carlos Zabala Zabaleta (Donostia, 1962 - ) euskal aktore, zuzendari eta gidoigilea da.[1][2]

Carlos Zabala
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarlos Zabala Zabaleta
JaiotzaDonostia, 1962 (61/62 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, gidoilaria eta film-zuzendaria

IMDB: nm0951345 Allocine: 227475 Allmovie: p157386 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Aktore gisan, The Hit (1984), Rumbo norte (1987), Ánimo... ¡vaya papelón! (1990), Vacas (1991) eta Santa Cruz, el cura guerrillero (1991) filmetan hartu du parte. Hainbat urtez Eneko Olasagastirekin elkarlanean aritu izan da lanean, eta horren emaitza dira Euskal Herrian ekoitzi diren telesaio arrakastatsuenetako batzuk, hala nola, Bi eta Bat eta Jaun eta Jabe. 1994. urtean, Maité filma elkarrekin zuzendu zuten, gidoia ere bien artean idatzi ondoren. 1999. urtean, Zabala-Olasagasti bikoteak Sí, quiero filmaren gidoia sortu eta zuzendu zuten. Urte hartan bertan, Eneko Olasagastik zuzendu zuen Ertzainak telesaileko atalen batzuetan ere aritu zen zuzendari lanetan. 2000. urtean, Carlos Zabalak Etxaldeko erregea animaziozko proiektu berritzailea zuzendu zuen, animazioko irudiak eta benetako pertsonaiak uztartu zituena, Gregorio Muro animazio-arduradunarekin batera.

Tentazioa ekoiztetxearen sortzailetako bat da. Konpainia horrentzat, Ez da hain erraza lana zuzendu du Fernando Bernuésekin batera.

Filmagintza

aldatu

Aktorea

aldatu

Zuzendaria

aldatu

Gidoigilea

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu