Jokin Mujika

txirrindulari gipuzkoarra

Jokin Mujika Aranburu (Itsasondo, Gipuzkoa, 1962ko abuztuaren 22a -) euskal txirrindulari ohia da, 12 urtez profesionalen artean lehiatu zuena[1].

Jokin Mujika
Informazio pertsonala
Izena Jokin Mujika Aranburu
Jaiotza data 1962ko abuztuaren 22a
Jaiotza herria Itsasondo
Jaiotza herrialdea Gipuzkoa
Kirol informazioa
Modalitatea Errepidea / ziklo-kross
Rola Txirrindularia
Trebetasuna Guztiak
Profesional taldea(k)
1984-1986
1987-1989
1990-1991
1992
1993-1996
Orbea
Caja Rural
Banesto
Artiach
Orbea
Garaipen nagusiak
Galiziako Itzulia (1987)
Eibarko Bizikleta (1988)

Ibilbidea

aldatu

Hasierako kategoriak

aldatu

Etorkizun oparoko txirrindularia izan zen errepideko txirrindularitza zein ziklo-krossean. Gaztetan, ziklo-krosseko Espainiako txapelduna bitan eta munduko txapeldunordea izan zen; errepideko txirrindularitzan berriz, Espainiako txapeldun izan zen.

« ...Txikitan, futbola nuen gustuko, adin horretako mutil guztiak bezala… Anaia nuen txirrindularia eta, futbolean jokatu ala ez jokatu, ordezkoa izan ala ez…, kuestioa txirrindua probatu nuela eta, ondo nenbilenez, bide horretatik jarraitu nuen...[2] »

Istripu bat baino gehiago izan zuen eta, kamioi batek harrapatu ondoren klabikula hautsi ondoren, 1981eko Nafarroako Itzulian eroriko baten ondorioz, garezurra hautsi zuen, 10 egunez ospitalean egon behar izan zuelarik. Handik gutxira, soldadutza egitera deitu zioten, eta txirrindularitza utzi behar izan zuen aldi baterako.

Ziklismo profesionala

aldatu

1984an profesionaletara pasatu zen eta Orbea, Caja Rural, Banesto eta Artiach taldeetan lehiatu zuen.

Arrakasta izan zuen 1988an, Euskal Bizikletan, Arrateko Igoerako etapan. Eibarko Bizikleta zeritzon orduan eta Robert Millar eta Charly Motteti aurrea hartzea lortu zuen. Baita Galiziako Itzulian ere eta Etorkizuneko Tourra, 80ko hamarkadan partaidetza oneko karrerak zirenak.

Bi Italiako Giroetan, lehen hogei txirrindularietako bat izan zen, hamaikagarrena horietako batean. Espainiako Itzulian, berriz, hamalaugarrena izan zen behin.

Hiru itzuli handiak bakoitza pare bat aldiz korritu zituen eta Chambéryn egin zen 1989ko Mundialean nabarmendu zen, ihesaldi garrantzitsuaren protagonista izan zelarik.

Profesionaleko azken urteetan, errepideko txirrindularitza utzi zuen eta ziklo-krossean lehiatzen jarraitu zuen.

« ...Zilarrezko domina irabazi nuen Wetzinkongo Mundu Txapelketan, Suitzan, eta, urtebete lehenago, Ordizian, bostgarren egin nuen Simuneken atzetik. Hortxe daukat nire pena, ia-ia Mundu Txapelketa irabaztear egon nintzen etxean bertan, baina, tamalez, aberia bat oztopo izan nuen... Suitzan, ohorea izan zen niretzat Simuneken atzetik sartzea, zirkuitua elurtuta erabat… baina lortu nuen...[2] »

Azkenik, mendiko bizikleta modalitatera pasatu zen. 1995. urtean Espainiako Openeko Burgos eta Narancoko lasterketak irabazi zituen, eta 1996ko Atlantako Joko Olinpikoetan parte hartu zuen[3]. Urte hartako Espainiako Mendi Bizikleta Txapelketan bigarren izan zen, baita ere.

Palmaresa

aldatu

1980

1981

1982

1983

1984

1985

1986

1987

1988

1989

1992

1993

1994

1995

1996

Emaitzak lasterketa nagusietan

aldatu
Lasterketa 1984 1985 1986 1987 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996
Italiako Giroa - - - 11. - 19. - - - - - - -
Frantziako Tourra - 45. 30. 41. 63. 78. - - - - - - -
Espainiako Vuelta 49. 43. 76. - 14. - 62. Utzi - - - - -
Txirrindularitzako Munduko Txapelketak   (*) - - 11. - - - - - - - - 40. -

(*) Ziklo-krossean

Taldeak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu