Ignazio Maria Etxaide

euskal idazlea

Ignazio Maria Etxaide Lizasoain (Donostia, Gipuzkoa, 1884eko abenduaren 1a - 1962ko azaroaren 14a) euskarazko eta gaztelaniazko idazlea, ingeniaria eta euskaltzalea izan zen.[1] Gipuzkoako telefono sareko zuzendari izan zen, eta Espainiako lehenengo telefono zerbitzu automatikoa jarri zuen. Euskaltzaindiaren hirugarren lehendakaria izan zen, 1952tik 1962ra. Yon Etxaideren aita zen.

Ignazio Maria Etxaide


2. euskaltzainburu

1952 - 1962
Resurreccion Maria Azkue - Jose Maria Lojendio
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIgnacio María Echaide Lizasoain
JaiotzaDonostia1884ko abenduaren 1a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1962ko azaroaren 14a (77 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, Euskaltzainen zerrenda eta ingeniaria
Enplegatzailea(k)Telefonica
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia

Bizitza

aldatu

Aitaren lanbidea zela eta bere haurtzaroa Bergara eta Donostia artean pasatu zuen eta 1900 urtean libre joanez azterketa egin eta Batxilergoko titulua lortu zuen Valladoliden. [2] Bilbon egin zituen ingeniaritzako ikasketak. Gipuzkoako Telefónicako zuzendari eta sustatzailea izan zen, eta Donostiako Telefónicaren sareko zuzendariarekin batera, Espainiako lehen instalakuntza automatikoa eratu zuen Donostian. Langile telefonistek euskara zekitenaz ziurtatzen zen telefono erabiltzaileei zerbitzu zuzena eman ahal izateko. Bere kargutik, telefono komunikazioetan lan egindako abertzale eta errepublikazale asko libratu zituen frankisten jazarpenetik: bizia salbatu, kartzelatik libratu, erbestealditik berriz aberrira ekarri edota lana aurkitu zien.

Euskaltzainburu izendatu zuten 1952. urtean. Euskal Esnalea, Euskera eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak argitara ematen dituen aldizkarietan eman zituen argitara bere artikulu gehienak. Egunkari katoliko eta integristetan ere plazaratu zituen bere iritziak.

Idazlanak

aldatu
  • Tratado de subfijación, prefijación y composición en el idioma eúskaro (1911)
  • Tratado de sintaxis en el idioma euskaro (1912)
  • El verbo vascongado (1923)
  • Telefonoaren sortze eta aurrerapena (1929)
  • Sobre el origen y parentesco del pueblo euskaro y su idioma (1935)
  • Desarrollo de las conjugaciones euskaras, perifrásticas y sintéticas, respetuosas y familiares (1943).

Erreferentziak

aldatu
  1. Etxebarria Bilbao, Jose Ramon. (2020). Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan (Bigarren argitalpena zuzendua). Udako Euskal Unibertsitatea, 12 or. PMC 1222923008. (Noiz kontsultatua: 2021-11-30).
  2. «Echaide Lizasoain, Ignacio María - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).

Kanpo estekak

aldatu