Ireki menu nagusia

Marian Iriarte

EHUko kimikaria eta irakaslea

Marian Iriarte Ormazabal (Donostia, 1962) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra eta ikerlaria da, Polimeroen Zientzia eta Teknologia sailean eta Kimika Fakultatean. EHUko Kimika Fakultateko dekanoa da 2016tik.[1]

Marian Iriarte
Marian-iriarte Elhuyar Diaz de Rada.jpg
dekano

Bizitza
Jaiotza Donostia1962  (56/57 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Bizilekua Donostia
Jarduerak
Jarduerak kimikaria, unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea
Lantokia(k) Donostia
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea

Iriarte EHUko Kimika Fakultatean bertan lortu zuen lizentziatu titulua 1985ean. Sei urte geroago 1991ean doktorego titulua ere lortu eta irakasle moduan hasi zen. Geroztik aldi berean aritu izan da irakaslanean eta material polimerikoen arloko ikerketan. Irakasle moduan lehenengo urtean Euskal Filologia sailean aritu zen 'Euskara teknikoa' irakasten, kimika eta euskara ondo menperatzen baitzituen, baina 1992z gero 'Polimeroen Zientzia eta Teknologia' sailean aritu izan da. Bere tesia "Kimika herrikoia Euskal Herrian" izenburuarekin egin zuen, baserriko sukaldeetan, burdinoletan eta beste antzinako lantegietan egiten ziren lanak aztertuz.[2] 2015, 2017, eta 2019an Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan da zientzia zehatzak eta natur zientziak arloan.

Kudeaketa lanak ere eginak ditu, Gipuzkoako Campuseko Kanpo Harremanetako zuzendaria izan baitzen, Cristina Uriarte Gipuzkoako campuseko errektoreorde izan zenean, 2004tik 2012ra bitartean. EHUko Kimika Fakultateko dekanoa da2016tik.[3]

1992an Martin Guzman saria jaso zuen Donostian. 2000tik material polimeroak aztertzen dituen Polymat Institutuko kidea da.[4] Artikulu zientifiko ugari argitaratu ditu,[5][6] baita liburuko kapituluak. Zientzia-dibulgazioaz 60 artikulu baino gehiago idatzi ditu Berria egunkarian.[7]

ErreferentziakAldatu

  1.   Marian Iriarte Ormazabal: “Kimika saiatu da eragin dituen arazoei konponbidea aurkitzen” - Elhuyar Aldizkaria . Noiz kontsultatua: 2017-06-26 .
  2. (Gaztelaniaz)  Iriarte Ormazabal, Maria Angeles, «Estudio de un sistema formado por dos polimeros que presentan interacciones especificas fuertes.», TESEO. Tesis doctorales, . Noiz kontsultatua: 2018-03-21 .
  3.   Marian Iriarte, Kimika Fakultateko dekano berria, . Noiz kontsultatua: 2016-07-11 .
  4. (Ingelesez)  «Dra. Marian Iriarte. Biografia.», EHUko Polymat ikerketa taldea, . Noiz kontsultatua: 2017-06-26 .
  5.   Publications - Polymat - UPV/EHU . Noiz kontsultatua: 2017-06-26 .
  6.   Marian Iriarte - Google Académico . Noiz kontsultatua: 2017-06-26 .
  7.   Berria.eus Marian Iriarte . Noiz kontsultatua: 2017-06-26 .

Kanpo loturakAldatu