Lei Feng

gudari txinatarra

Léi Fēng (1940ko abenduaren 18a - 1962ko abuztuaren 15a) Askapenerako Herri Armadako soldadua eta Txinako komunismoan pertsonaia legendarioa izan zen. Bere heriotzaren ostean, Lei oso pertsona altruista gisa agertarazi zuten, bere bizitza Txinako Alderdi Komunista, Mao Zedong eta Txinako herriaren alde eman zuena. 1963an nazio mailako propaganda kanpaina bateko protagonista izan zen, "jarraitu Lei Feng kamaradaren adibidea" lelopean (txinera tradizionalez: 向雷锋同志学习). Lei herritar eredugarri baten gisa aurkeztu zuten, eta masak bere altruismoa, portaera eta Maorekiko atxikimendua jarraitzera gonbidatu zuten. Maoren heriotzaren ostean ere, Lei Feng ikono kultural garrantzitsua izan zen, bere zerbitzua goraipatzen zelarik. Bere izena eguneroko esamoldetan, kamisetatan edo oroigarrietan agertzen da gaur egun ere.

Lei Feng

Bizitza
JaiotzaWangcheng konderria1940ko abenduaren 18a
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
HeriotzaAnshan1962ko abuztuaren 15a (21 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: trafiko-istripua
Hezkuntza
Hizkuntzakmandarin estandarra
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Graduasarjentu
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Txinako Alderdi Komunista

Lei Feng izeneko norbait existitu zela egia bada ere, bere bizitzaren pasarte gehienak Txinako Alderdi Komunistaren propaganda elementuekin nahasten dira. Hori dela eta, zaila da bere benetako bizitzaren berri izatea. Hala ere, Leiren irudiak hamarkadak iraun ditu Txinan. Gaur egun, martxoaren 5ean "Ikasi Lei Fengen eredutik" eguna ospatzen da (txinera tradizionalez: 学雷锋日; pinyinez: Xué Léi Fēng Rì).