Jose Joakin Mitxelena

Oiartzuar bertsolaria

Jose Joakin Mitxelena Agirrezabala (Oiartzun, 1924ko uztailaren 20a - Ib., 1988)[1][oh 1] oiartzuar bertsolaria izan zen. Aitona eta osaba bertsolariak zituen. Bere herrian aritu zen lehen aldiz 14 urte baino ez zituela Saiburu eta Telleri-Txikirekin batera. 1960ko hamarkadako Bertsolari Txapelketa Nagusietan parte hartu zuen, baita 1980an ere. Azken horretan, gaixoaldi baten erruz erretiratu behar izan zuen. Gipuzkoako txapelduna izan zen 1962an.[2]

Jose Joakin Mitxelena
Bertsolariak 1970eko hamarkadan.jpg
Mitxelena (eskuinetik hirugarrena), beste zenbait bertsolariren ondoan, 1970eko hamarkadako saio batean.
Bizitza
Jaiotza Oiartzun1924ko uztailaren 20a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Oiartzun1988 (60/61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak bertsolaria

Bertsolari gisa, jarrera oldarkorra zuen, aurkaria jokoz kanpo uzten saiatzen baitzen. Metrika luzeko bertsoak osatzeko erraztasuna zuen, batez ere agur bertsoetan.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. Jose Joakin Mitxelena - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea. . Noiz kontsultatua: 2017-01-28.
  2. a b (Gaztelaniaz) «José Joaquín Mitxelena Agirrezabala» Euskomedia . Noiz kontsultatua: 2017-01-28.

OharrakAldatu

  1. Jaiotza dataren inguruan kontraesan dago iturrietan (Auñamendik 1927; BDB Bertsolaritzaren datu-basea: 1924). Jakin badakigu 1938an aritu zela lehen aldiz 14 urte zituela, horregatik 1924 urtea lehenestea erabaki da.