Maite Aristegi
politikari espainiarra
Maite Aristegi Larrañaga (Bergara, 1962ko urriaren 3a) gipuzkoar sindikalista da. Zuzenbideko ikasketak egin zituen Bergara UNEDen, eta euskarazko irakaslea izan zen, aldi batez, EHNE Euskal Herriko Nekazarien Sindikatuan lanean hasi zen arte. 1997az geroztik sindikatuko idazkari nagusia izan da.
Maite Aristegi | |||
---|---|---|---|
(2011) | |||
2011ko abenduaren 12a - 2015eko urriaren 27a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: 2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Maite Ariztegui Larrañaga | ||
Jaiotza | Bergara, 1962ko urriaren 3a (62 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | sindikalista eta politikaria | ||
Kidetza | EHNE Independentistak | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Amaiur |
2011 eta 2015 bitartean Madrilgo Kongresuko kide izan zen Amaiur koalizioan.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- Elkarrizketa Argian
- Elkarrizketa "Europan elikadura burujabetzaren ideia sortu zen bileran izan nintzen" Berria, 2020.10.05