John Fitzgerald Kennedy

John Fitzgerald Kennedy (Brookline, Masachusets, 1917ko maiatzaren 29a - Dallas, Texas, 1963ko azaroaren 22a) Estatu Batuetako 35. presidentea izan zen eta karguan zela atentatu batean hil zuten. John F. Kennedy, Jack Kennedy edo JFK ere deitu izan zaio.

John Fitzgerald Kennedy

35. Ameriketako Estatu Batuetako Presidentea

1961eko urtarrilaren 20a - 1963ko azaroaren 22a
Dwight David Eisenhower - Lyndon Baines Johnson
Hautetsia: 1960 United States presidential election (en) Itzuli
28. Ameriketako Estatu Batuetako Presidente-Hautetsia

1960ko azaroaren 8a - 1961eko urtarrilaren 20a
Dwight David Eisenhower - Richard Nixon
Hautetsia: 1960 United States presidential election (en) Itzuli

Ameriketako Estatu Batuetako senataria

1959ko urtarrilaren 3a - 1960ko abenduaren 22a - Benjamin A. Smith II (en) Itzuli
Barrutia: Massachusetts Class 1 senate seat (en) Itzuli
Hautetsia: 1958 United States Senate election in Massachusetts (en) Itzuli

Ameriketako Estatu Batuetako senataria

1957ko urtarrilaren 3a - 1959ko urtarrilaren 3a
Barrutia: Massachusetts Class 1 senate seat (en) Itzuli
Hautetsia: 1952 United States Senate election in Massachusetts (en) Itzuli

Ameriketako Estatu Batuetako senataria

1955eko urtarrilaren 3a - 1957ko urtarrilaren 3a
Barrutia: Massachusetts Class 1 senate seat (en) Itzuli
Hautetsia: 1952 United States Senate election in Massachusetts (en) Itzuli

Ameriketako Estatu Batuetako senataria

1953ko urtarrilaren 3a - 1955eko urtarrilaren 3a
Henry Cabot Lodge
Barrutia: Massachusetts Class 1 senate seat (en) Itzuli
Hautetsia: 1952 United States Senate election in Massachusetts (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako kidea

1947ko urtarrilaren 3a - 1953ko urtarrilaren 3a
James Michael Curley - Tip O'Neill
Hautetsia: 1946 United States House of Representatives elections (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohn Fitzgerald Kennedy
JaiotzaBrookline1917ko maiatzaren 29a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaJohn Fitzgerald Kennedy National Historic Site (en) Itzuli
Talde etnikoaIrish Americans (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
HeriotzaParkland Memorial Hospital (en) Itzuli1963ko azaroaren 22a (46 urte)
Hobiratze lekuaArlingtongo Hilerri Nazionala
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
HiltzaileaLee Harvey Oswald
Familia
AitaJoseph P. Kennedy Sr.
AmaRose Kennedy
Ezkontidea(k)Jacqueline Bouvier Kennedy  (1953ko irailaren 12a -  1963ko azaroaren 22a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaKennedy family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLondon School of Economics
Noble and Greenough School (en) Itzuli
Riverdale Country School (en) Itzuli
Dexter School (en) Itzuli 1927)
Edward Devotion School (en) Itzuli
(1922 -
Canterbury School (en) Itzuli
(1930eko iraila - 1931ko apirila)
Choate Rosemary Hall (en) Itzuli
(1931ko iraila - 1935eko ekaina)
Princetongo Unibertsitatea
(1935 - 1936)
Harvard College (en) Itzuli
(1936ko iraila - 1940ko ekainaren 20a) Artean graduatu : nazioarteko harremanak
Stanford Graduate School of Business (en) Itzuli
(1940 - 1941eko uztaila)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kazetaria, estatu-politikaria, idazlea, itsas ofiziala eta anti-communist (en) Itzuli
Lateralitateaeskuina
Altuera185 zentimetro
Lantokia(k)Washington
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
American Legion (en) Itzuli
Veterans of Foreign Wars (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
Graduateniente
lieutenant (junor grade) (en) Itzuli
Alferez
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Pazifikoko Gerra
Salomon Uharteetako Kanpaina
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

whitehouse.gov…
IMDB: nm0448123 Allocine: 464279 Allmovie: p37720 Metacritic: person/john-f-kennedy TV.com: people/john-f-kennedy
Musicbrainz: 2966f67a-ed7a-43e7-9a6a-a14aa592b246 Discogs: 441676 Find a Grave: 574 Edit the value on Wikidata

Vietnameko gerra eta Kubako misilen krisia izan ziren haren presidentziako gai larrienak. Nazioaren barnean, arraza beltzeko estatubatuarren eskubideak zabaltzen saiatu zen.

1960ko hauteskundeetan aukeratua izan zen, Richard Nixoni irabazita eta Dwight D. Eisenhowerri erreleboa hartzeko. Gazte garaian, Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen, AEBko soldadu gisan. Politikan sartu zenean, Masachusetseko senatari izendatu zuten eta, ondoren, AEBko presidente.

1963ko azaroaren 22an, Dallasen bidaia ofizial batean zebilela hil zuten atentatu batean. Lee Harvey Oswald atxilotu zuten, baina gaur egun estatubatuar gehienek magnizidioaren atzean konspirazioa izan zela uste dute.

Biografia

aldatu

Gaztaroa

aldatu
 
John F. Kennedy

Johnen gurasoak Joseph P. Kennedy, Sr. eta Rose Fitzgerald izan ziren. Aita arrakasta handiko enpresaburua zen eta AEBko komunitate irlandarraren liderra. Enbaxadore izan zen Erresuma Batuan. Ama Bostoneko politikari ezaguna, kongresista eta hiriko alkatea zen John "Honey Fitz" Fitzgeralden alaba gazteena zen.

Senar-emazteek bederatzi seme-alaba izan zituzten eta John haietako bigarrena izan zen. Masachusetseko Brooklineko Beals kaleko 83 zenbakian jaio zen, 1917ko maiatzaren 29an.

Hamar urte arte, Brooklinen bizi izan zen eta Edward Devotion Schoolen ikasi zuen. Laugarren maila, berriz, Noble and Greenough eskolan egin zuen, gero Dexter School izan zen hartan, alegia.

1927ko irailean, familiarekin joan zen 20 gela zituen Riverdaleko alokatutako etxaleku batera, Bronxen, New Yorken. Handik bi urtera, berriro aldatu ziren etxez, oraingoan 21 gela zituen, 1929an New Yorkeko Bronxvillen erosi zuen etxeak. 1929tik 1931ra arte, eskauta izan zen, Scout Troop 2ko kide. AEBko presidentziara iritsiko zen lehen eskauta izan zen.

Familiak 1929an Massachusettseko Hyannis Porten erosi zuen etxean pasatzen zituen udak; aldiz, Eguberriak eta Bazkoa, 1933an Floridako Palm Beachen erosi zuten etxean.

Bosgarren mailatik zazpigarrenera, Johnek Riverdale Country School ikastetxe pribatuan ikasi zuen, Riverdale gizonezkoentzako eskola esklusiboan, hain zuzen ere.

1930ean, Canterbury Schoolera bidali zuten 8. maila egitea; 50 miliara zegoen New Milforden bizi ziren etxetik (Connecticut). 1931 bukaeran, apendizitisak heldu zion eta operatu beharrean izan zen. Etxera joan behar izan zuen, suspertzen ari zen bitartean.

1931ko irailean, John eta Joe anaia zaharrena (bera baino bi urte zaharragoa) Connecticuteko Wallingfordeko etxetik 60 miliara zegoen The Choate School bidali zituzten, unibertsitatera joateko prestatzeko xedean.

1934ko urtarrilean, berriz ere gaixotu zen eta Yale-New Haven Hospitalean egon zen Bazko arte. 1934ko ekainaren gehiena Minnesotako Rochesterreko Mayo klinikan geratu zen, sufritzen zuen kolitisa aztertzeko.

1935ean, Choaten graduatu zen. Presidente izateko aukera gehien zuela esaten zioten.

1935eko irailean, Londresera bidaiatu zuen, atzerrirako lehen bidaian, aita eta arreba Kathleenekin batera, Joe anaia zaharrenak egin zuen bezalaxe, Harold Laski irakasle ospetsuarekin London School of Economics (LSE) eskolan urtebetez ikasi ahal izateko. Bi aste besterik ez zeraman LSEn ospitalera joan beharrean izan zenean, ikteriziak harrapatu zuelako. Hurrengo astean, AEBra itzuli zen arrazoi horregatik.

1935eko urrian, Princetonenko unibertsitatean matrikulatu zen eta 6 astez egon zen han, 1936ko urtarrila eta otsaila ospitalean pasatu beharrean izan baitzen berriro. Bostoneko Peter Bent Brigham Hospitalean leuzemiaren bat izan ote zitekeen aztertzen aritu zitzaizkion. Martxoa eta apirila Palm Beacheko etxean egon zen errekuperatzen zen bitartean eta maiatza eta ekaina, berriz, Arizonako arrantxo batean. Uztaila eta abuztuan Hyannis Porten zuten etxean egon zen belaontzi lehiaketetan parte hartzen zuelarik.

1936ko irailean, Harvardeko unibertsitatean matrikulatu zen, bimurte lehenago anaia Joek egin zuen bezala. 1937an, Frantziara bidaiatu zuen, bere kotxe deskapotagarria eta guzti. Hamar bat aste pasatu zituen Europa ezagutzen, Italia, Alemania, Herbehereak eta Erresuma Batuan.

1938ko ekaina bukaeran, aita eta anaia Joerekin batera, Londresera bidaiatu zuen hango enbaxadan uztailean lan egiteko asmoz; Franklin D. Roosevelt presidenteak aita AEBko enbaxadore izendatu zuela esan behar da.

Abuztuan, Cannes inguruko herrixka batean izan ziren eta 1939ko otsailetik iraila arte, Europan zehar ibili zen, Sobietar Batasuna, Balkanak edo Ekialde Hurbila bisitatuz, Harvarderako tesiarentzako informazioa bilatzen ari zela-eta.

Abuztuko azken hamar egunak Txekoslovakian eta Alemanian eman zituen eta, 1939ko irailaren 1ean, Londresera itzuli zen. Egun hartan bertan, Alemaniak Polonia inbaditu zuen. Irailaren 3an, gurasoekin eta Joe eta Kathleenekin Behe Ganberan izan zen, Erresuma Batuak Alemaniari gerra deklarazioa egitearen aldeko diskurtsoak entzuten eta, azkenean, New Yorkera itzuli zen.

1940an, Appeasement in Munich Erresuma Batuak Municheko Biltzarrean izan zuen partaidetza aztertzen zuen tesia bukatu zuen. Hasieran, ez zuen tesi hori jendaurrean azaldu nahi, baina aitak liburu batean argitara zezan konbentzitu zuen. Nazioarteko Harremanetan Cum laude graduatu zen Harvarden 1940ko ekainean eta uztailean tesia argitaratuta zegoen jada. Why England Slept liburuak sekulako arrakasta izan zuen.

1940ko iraila eta abendua bitartean, Stanford Graduate School of Businesseko klaseetara joan zen eta 1941eko hasieran, aitari enbaxadore izan zeneko 3 urte haien memoriak osatzen lagundu zion. Urte hartako maiatza eta ekainean, Hego Ameriketan bidaitzen ibili zen.

Soldadutza

aldatu
 
John F. Kennedy 1943an

1941eko udaberrian, boluntario aurkeztu zen AEBko armadara, baina atzera bota zuten, bizkarrezurreko arazoak zituelako. Hala ere, aita Erresuma Batuan enbaxadore izan zeneko kontakto batek baiezkoa lortu zion irailerako. Alferez lanetan ari zen bulegoan, Pearl Harborri eraso egin zioten garaian. Zenbait entrenamendu egin ondoren, Panamara bidali zuten eta, azkenean, Ozeano Barera. Misio batzuetan hartu zuen parte eta teniente egin zuten.

1943ko abuztuaren 2an, Kennedyren lantxak arazoak izan zituen Salomon uharteetan eta itsasora erori zen, berriro ere bizkarrezurrean min hartu zuen. Hala ere, beste hamar kideei lurrera iritsi ahal izateko laguntzen aritu zitzaien, bereziki larri zaurituta zegoen bati. Ekintza horregatik, Itsas Armadaren Domina eman zioten eta esker on itzela izan zuen.

Kondekorazio gehiago ere jaso zituen II. Mundu Gerran: Bihotz Purpura, Asia-Barea Kanpainaren Domina eta II. Mundu Gerrako Garaipen Domina. Presidente egin zutenean, behin baino gehiagotan aitortu zien lagunei ez zituela domina haiek guztiak merezi, hildakoak ere izan zirelako operazio haietan.

Bizitza politikoaren hastapenak

aldatu

Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, kazetari izatea pentsatu zuen. Gerraren aurreko urteetan ez zuen politikan erreparatu, bere familiak Joseph P. Kennedy, Jr. anaia zaharrena ikusten baitzuen lan horretan.Tamalez, Joseph hil egin zen II. Mundu Gerran eta gauzak aldatu egin ziren. 1946an, James Michael Curleyk hutsik utzi zuen gehiengo demokrata agertzen zen distrito bateko ordezkaritza, Bostoneko alkatetzara aurkezteko. Kennedyk ordezkaritzarako aurkeztu zen eta aurkari errepublikarrari gehiengo handi batez irabazi zion. Sei urtez izan zen Kongresuko kide eta askotan agertu zen Harry S. Truman presidentearekin eta gainontzeko Alderdi Demokratarekin desadostasunean. 1952an, Henry Cabot Lodge, Jr errepublikarra garaitu zuen AEBko senatari hautaketan.

Urteak pasatu ziren 1947ko irailean, 30 urte zituenean eta kongresista garaiko hasieran, Addisonen gaixotasuna diagnostikatu ziotela. Hori eta beste hainbat osasun arazo erabat ezkutatuak izan ziren Kennedy bizi izan zen artean.

Kennedy Jacqueline Lee Bouvierrekin ezkondu zen 1953ko irailaren 12an. Hurrengo bi urteeetan, bizkarrezurreko ebakuntza batzuk izan zituen eta ia hilean ere egon zen. Lau oleazio eman zizkioten bere bizitzan zehar eta une horretantxe izan zen bat. Suspertzen ari zen bitartean, Profiles in Courage idatzi zuen, AEBko senatariek norbanakoaren sineskeragatik beraien karrera politikoak arriskuan jarri zituzten zozrti kasu aztertuz. 1957an, Pulitzer saria lortu zuen liburu horregatik.

1956an, Kennedy bigarren izan AEBko lehendakariordetzarako hautaketan eta, galtzaile suertatu bazen ere, ospe handia hartu zuen, etorkizunerako mesedegarri izan zitzaiona.

Joseph McCarthy, Wisconsineko senatari errepublikarra eta 1950 inguruan komunisten aurka egin zen sorgin ehizaren arduradun nagusia Kennedy familiaren oso laguna zen. Joe Kennedyk beti eman zion bere laguntza, Robert F. Kennedyk beti egin zuen McCarthyren azpikomiterako lan eta McCarthy Patricia Kennedyrekin harreman sentimentaletan nahasia ibili zen. 1954an, Senatua Wisconsineko senataria kondenatzekotan zebilen eta John Kennedyk McCarthy zentsuratzen zuen diskurtsoa idatzi zuen, baina ez zuen sekula eman. 1954ko abenduaren 2an, Kennedy senataria ospitalean zegoen Senatuak berriro ere McCarthy zentsuratzeko erabakia komunikatu zuenean. Sekula ez zuen aitortu zer bozkatuko zukeen Senatuan izan balitz, baina Kennedyk lagunak galdu zituen progresisten artean, Eleanor Roosevelt tarteko.

1960ko presidentziarako hauteskundeak

aldatu

1960ko urtarrilaren 2an, Kennedyk urte horretako hauteskundeetara aurkezteko asmoa adierazi zuen.

Iraila eta urrian, 3 debate presidentziak izan ziren Kennedy eta, garai horretan AEBko presidenteorde zen Richard Nixonen artean.

Irailaren 26ko debatea AEBko historian lehena zen telebistan eta 70 milioi ikusle izan zituen. Horren aurretik, aste pare batez Nixonek ospitalean egon behar izan zuen hankako lesio baten ondorioz. Ordu askoko bizarra aurpegian eta makilatu gabe, erabat ezeroso agertu zen Kennedy ziur baten aurrean. Bukaeran, entzulegoen gehiengoak Kennedy ikusi zuen garaile, baina irratiz entzun zutenak, berriz, Nixon ikusi zuten hobeto.

Urriaren 7an izan zen bigarren debatea eta 13an hirugarrena. Gaur egun, debate horiek oinarrizkoak kontsideratzen dira estatubatuar politikan, baina 1960ko Kennedy-Nixon debateak egin zuen telebista politikarako erabakiorra izan zen aldarria.

Debatearen ondoren, Kennedyren kanpaina gorantz joan zen eta Nixoni aurrea hartzen: horrela, azaroaren 8an, Kennedyk Nixon garaitu zuen, bozketan % 49,7 - % 49,5 lortuta. Hauteskunde kolegioan, berriz, 303 boto 219ren kontra (269 behar ziren irabazi ahal izateko). Misisipi eta Alabamako 14 hauteslek ez zioten Kennedyri botoa eman, eskubide zibilen mugimendua laguntzen zuela leporatu ziotelako.

Hala ere, Kennedy, bere 43 urterekin, AEBko lehendakaritzan aukeratutako pertsona gazteena izan zen. Hori bai, ez zen karguan gazteena izan, 1901ean, lehendakariorde Theodore Roosevelt presidente egin baitzuten, William McKinley lehendakariaren hilketaren ondorioz.

Lehendakaritza (1961-1963)

aldatu
 
John F. Kennedyren sinadura

John F. Kennedyk 1961eko urtarrilaren 20an zin egin zuen AEBko 35. presidente kargua. Bere diskurtsoan, hiritar estatubatuarra ekintzailegoa izatea nahi zuela esan zuen eta bere esaldi ospetsuenetakoa bota zuen:

« Ez ezazu zure herriak zugatik zer egin dezakeen galde; galde ezazu zer egin dezakezun zuk zure herriarengatik. »


Era berean, beste munduko gainontzeko herrialdeei arerio komunaren aurka elkartu beharra azpimarratu zien:

« Gizakiaren arerio komunak hauexek dira: tirania, pobrezia, gaixotasunak eta gerra bera. »


Nazioarteari ere zuzendu zitzaion:

« Berdin zaio estatubatuarra izan edo munduko hiritar izan; guk eskatzen dizuegun indarra eta sakrifizio bera erreklamatu behar diguzue zuek. »


Atzerriko politika

aldatu

Kuba eta Kotxinos Badiako inbasioa

aldatu

Kennedy presidente izan aurretik, Eisenhowerrek Fidel Castroren erregimena erorarazteko plana egina zuen. Horren muina CIAk antolatu zuen, Estatu Departamenduaren nolabaiteko oniritziaz; kubatar antikastristek egingo zuten altxamendu kontrairaultzaile bat armatzean zetzan. Kubatar altxatuek AEBn entrenatuak ziren eta Kuba inbaditu behar zuten, Castro eraisteko xedeaz, herri kubatarra altxarazten saiatuz.

1961eko apirilaren 17an, Kennedyk plan hura aurrera eramateko agindu zuen eta, CIAk lagunduta, Kotxinos Badiako inbasioa hasi zen eta 2.506 Brigada, AEBn entrenatuta zeuden 1.500 erbesteratu kubatarrez osatutako taldea, uhartera itzuli zen, erregimen kastrista botatzeko asmoz. Hala ere, inbasioa AEBko airetiko laguntzarik gabe egingo zela erabaki zuen Kennedyk.

Apirilaren 19an, Kubako gobernuak antikastristak harrapatuta edo exekutatuta zeuzkan jada, eta bizirik iraun zuten 1.189 borrokalarien irteera negoziatu behar izan zuen Kennedyk. Porrotaren arrazoien artean, lider militarren arteko komunikazio falta azpimarratu zuten eta uhartean aurkitu zuten artileriari aurre egingo zion itsas armadarik eza. Handik hogei hilera, Kubak harrapatu zituen inbaditzaileak askatu zituen, janari eta botiketan ordaindu ziren 53 milioi dolarren truke.

Kennedyrentzat emaitza deserosoa izan zen, baina bere gain hartu zuen porrotaren erantzukizun osoa.

Kubako Misilen krisia

aldatu

Kubako Misilen Krisia 1962ko urriaren 14an hasi zen, U-2 hegazkin espioiak Kuban argazkiak hartu zituenean, sobietar irispen handiko misilentzako siloak eraikitzen ari zirenean. 1962ko urriaren 16an, argazkiak Kennedyri aurkeztu zitzaizkion eta mehatxu nuklearra gertu ikusi zuten AEBn.

Bi aukera zituzten:

  • AEBk asentamenduei eraso eginez gero, SESBekin gerra nuklearra piztea, edo
  • AEBk ez bazuen ezer esaten, arma nuklearrak oso gertu izango zituen eta, gatazkaren bat sortuz gero, berehalakoan erantzuteko arazoak izango zituen. Gainera, AEBk ahultasun itxura har zezakeen munduaren aurrean.

Militar askok Kennedy presionatu zuten, airez eraso egi zezan, baina presidenteak Kubara zihoazen ontzi guztientzako itsas blokeoa agindu zuen. Sobietarrekin harremanetan hasi zen, Kuban instalatzen ari ziren "defentsa" material oro ken zezaten, bestela, blokeoa betirakoa izango baitzen. Tentsioa goreneko unera iritsi zen estatubatuarren flota misilak zeramatzaten sobietar ontziak geldiarazten hasi zenean.

Handik astebetera, Kennedy eta Nikita Jrushchov akordio batera iritsi ziren: sobietarrek misilak kendu behar zituzten, beti ere AEBk deklarazio publikoa egiten bazuten, ez zutela sekula Kuba inbadituko prometitu. Kennedy, bestetik, Turkian zituen misil nuklearrak kentzen hasi zen.

Elkarren artean komunikatzeko bide egonkorrak ireki ziren, esate baterako, Kremlinen eta Etxe Zuriaren arteko “telefono gorria”.

1968an, Arma Nuklearrak Ez Ugaritzeko Ituna onetsi zen, eta, 1973an, armamentu nuklearra murrizteko elkarrizketak hasi ziren.

Vietnam

aldatu

Asiako hego-ekialdean, Kennedyk Eisenhowerrek hasitako lanari jarraitu zion eta indar militarra erabili zuen Ho Chi Minhen indar komunisten aurka. Komunismoaren aurka ari zelako arrazoiaren izenean, Kennedyk Hegoaldeko Vietnami laguntzak eman zizkion.

Era berean, napalm edo agente laranja botatzeko guneak eta abioiak ere adostu zituen. Pixkanaka sartuz joan zen gerran eta, hurrengo administrazioan, Johnsonen agintzaritzan, tropak zuzenean bidali zituzten Vietnameko gerrara.

Kennedy tropak ateratzekotan bazebilen ere, hil zuten eta Lyndon B. Johnson presidente berriak bertan behera utzi zuen mila militar erretiratzeko agindua 1963an.

Mendebaldeko Berlinen eginiko hitzaldia

aldatu
 
John F. Kennedy, Ich bin ein Berliner
 
John F. Kennedyren apuntea, Ich bin ein Berliner
Sakontzeko, irakurri: «1961eko Berlingo krisialdia»

II. Mundu Gerra amaitu zenean, mendebaldeko demokrazia aliatuek eta sobietarrek presio handia egin zioten elkarri. 1961eko abuztuaren 13an, Berlingo Harresia eraiki zuen Ekialdeko Alemaniako gobernuak eta, horrenbestez, Berlin bi zatitan banatuta geratu zen: bata, Mendebaldeko Berlin, Alemaniako Errepublika Federalaren eskuetan zegoen eta bestea, Ekialdeko Berlin, Alemaniako Errepublika Demokratikoaren kontrolpean.

Kennedy Berlin Mendebaldean izan zen 1963ko ekainaren 26an eta hitzaldi politikoa egin zuen, 15 urtez SESBek mantentzen zuen blokeoa eta komunismoa kritikatuz. Rathaus Schöneberg eraikuntzako balkoitik ari zen hizketan eta Berlingo Harresia seinalatu zuen, komunisten porrotaren adibide gisan:

« Askatasunak zailtasun handiak ditu eta demokrazia ez da perfektua, baina guk ez dugu harresi bat jarri beharrik izan jendea bertan itxita mantendu ahal izateko. »


Hitzaldia Historiara pasatu zen; Ich bin ein Berliner esaldia ("Berlindar bat naiz") balkoira igotzen ari zenean otu omen zitzaion Kennedyri, erromatarren Civis romanus sum esaldi zaharraren antzera. Robert H. Lochner itzultzailearengana hurbildu, eta I am a Berliner esaldia itzultzeko eskatu zion eta idazteko orri batean nola ahoskatzen zen. Berlindarren % 83 kaleetan omen zen Kennedyk esaldia esan zuenean eta arrakasta itzela izan zuen jendaurrean.

Proba nuklearrak debekatzeko ituna

aldatu

Erradiazio-kutsaduraren arriskuak eta arma nuklearren proliferazioak alamatu zuen erabat eta Kennedy saiatu zen Arma Nuklearrak Ez Ugaritzeko Ituna gauzatzen. Hartan, lur azpiko probak ez ziren debekatzen, baina bai lur gainekoak, edo atmosferakoak edo ur azpikoak.

AEB eta SESB izan ziren ituna izanpetu zuten lehen estatuak.

Barne politika

aldatu

Eskubide zibilak

aldatu

Arazo nazional sutsua izan zen autoritateak toleratu eta onartzen zuen arraza diskriminazioaren bukaera.

1954an, AEBko Gorte Gorenak arraza segregazioa eskola publikoetan inkonstituzionala zela erabaki zuen, baina eskola askotan, hegoaldekoetan bereziki, ez zuten araua obeditu. Autobusetan, jatetxeetan, antzoki eta beste espazio publikoetan, segregazioak aurrera jarraitu zuen.

Kennedy arraza integrazioaren eta eskubide zibilen alde agertu zen eta, 1960ko kanpaina presidentzialean, Coretta Scott Kingi deitu zion telefonoz, kartzelan zegoen Martin Luther Kingen emazteari eta horrek beltzen laguntza erakarri zion. John eta Robert Kennedyk lortu zuten King kartzelatik ateratzea.

1962an, arraza beltzeko James Meredith ikaslea Misisipiko unibertsitatean matrikulatzen saiatu zen, baina, manifestazio bortitzen ondoren, arraza zuriko ikasleek, eta gobernadorearen tolerantzia osoaz, ez zioten utzi. Kennedyk 400 federal eta 3.000 soldadu bidali zituen Meredithen matrikulazioa ahalbidetzeko eta Freedom Riders-en babesa ere ziurtatu zuen.

Hasieran, segregazioaren aurkako herri mugimenduek hegoaldeko zurien haserrea besterik ez zutela lortuko pentsatu zuen Kennedyk eta, Kongresuan hegoaldeko demokrata ugari zeudenez gero, eskubide zibilen onarpena zaildu egingo zuela. Horregatik aldendu zen eskubide zibilak lortzeko eratu ziren mugimenduetatik eta haien liderrek Kennedyren falta nabaritu zuten.

  • Epe laburrera, estatubatuar orok, arraza edo kolorea edozein izanda ere, estatubatuar izateko hobariak eskuratu behar ditu. Epe laburrera, estatubatuar orok bera edo bere seme-alabak tratatzea nahiko lukeen bezala tratatua izateko eskubidea izango du.

John F. Kennedy, 1963ko ekainaren 11n Eskubide zibilez emandako diskurtsoan

1963ko irailaren 9an, Kennedyk berriro hitz egin zion herriari Alabaman oraindik zirauen segregazioaz eta Wallace gobernadoreari bera horrela eskatzen bazuen bakarrik mantenduko zela ordena esan zion.

  • Gobernua tribunalen ordenak betearazteko behar den guztia egiteko prest dago, baina nik Wallace gobernadoreak bertako funtzionarioei eta komunitateei ardurak hartzeko eskatuko dien itxaropenean nago.

Ekainaren 11 hartan, Kennedy presidentea sartu zen George Wallacek, Alabamako gobernadoreak, Alabamako unibertsitateko ateak blokeatu zituenean bi ikasle afroestatubatuarrak, Vivian Malone eta James Hood, matrikulatzeko ahaleginak bertan behera uzteko.

George Wallacek onartu zuen eta apartatu zen Nicholas Katzenbach fiskal orokorra, alguazilak eta Alabamako Goardia Nazionalak deitu ziotenean. Arratsalde hartan izan zen irrati eta telebistan Kennedyk eskubide zibilez eman zuen diskurtso ospetsua. Hitzaldi hartan kongresistei deitu zien behar zen bezala zaintzeko legedia eta, orain 100 urte, Lincolnek proposatutako helburuak. Proposamen hura izan zen 1964an Eskubide Zibilen Legea.

Inmigrazioa

aldatu

Kennedy saiatu zen inmigrazioari buruzko politika aldatzen. Berdintasunaren alde zegoen eta, AEBn jaio ala gero lortu estatubatuar izatea, hiritarren eskubideak babestu nahi zituen.

Ideiak hauek osatu zuten bere anaia Edward Kennedy senadoreak bultzatutako The Immigration and Nationality Act of 1965.

Legeak erabat aldatu zuen inmigrazioaren nondik norakoa eta, lehen Europa iparraldetik edo ekialdetik etortzen baziren, orain Latinoameriketatik edo Asiatik etorritako etorkinak zeuden eta familiak batzeari ekin zioten.

Programa espaziala

aldatu

Kennedyk AEB Lehia espazialean lider izatea nahi zuen. Sergei Khrushchevek dioenez, Kennedy bi alditan gerturatu zitzaion bere aita Nikitari espazioa esploratzeko enpresari elkarrekin ekiteko. Lehena 1961eko ekainean izan zen; garai hartan, SESBen teknologia espaziala AEBrena baino azkarrago zihoan. Kennedyk gizakia Ilargira eramateko proiektuaz Kongresua eta Senatua batera ari zireneko batean izan zen, 1961eko maiatzaren 25ean. Horrela esan zuen:

  • Hamarkada hau bukatu baino lehen, gizakia Ilargira joan eta Lurrera itzuliko da eta nazio honek ekin behar dio helburu horri. Ez dago gizateriarentzat hain arrakastatsua izan daitekeen proiekturik.

1962ko irailean, Riceko unibertsitatean hitz egin zuen:

  • Beste nazio batzuen lider izan nahi duen estatu batek ezin du lehia espazialean atzeratu.

Eta hurrengo hitzak ere hitzaldi hartakoak dira:

  • Gure aukera da Ilargira joatea eta ez dugu erraza delako hartu; alderantziz, zaila delako.

Khrushchevi bigarren aldi batez gerturatu zitzaion eta agintari sobietarrari ondo iruditu zitzaion gastuak konpartitzea, garai honetarako AEBren teknologia aurreratuagoa baitzegoen. AEBk satelitea jaurti zuten orbita geoestazionariara eta Kennedyk Apollo programarako 25 mila milioi dolar baino gehiagoko aurrekontuak aurkeztu zizkion Kongresuari.

Khrushchev ados egon zen 1963ko udazkenean, baina Kennedy erail zuten akordioa formalizatu aurretik. 1969ko uztailaren 20ra arte, JFK hil eta handik 6 urtera, gauzatuko zuten Apolo Programaren helburua eta gizakia Ilargira iritsiko zen orduan.

Bitzitza pribatua

aldatu

Jackie Kennedyrekin ezkondu zen eta lau haur izan zituzten:

Kennedy eta Jackie senar-emazte gazteak ziren, ospetsuak, mirestuak, modakoak. Pop abeslariak edo zine izarrak bezala tratatzen zituzten eta Jacquelinek arte objektuak eta altzariak erosi zituen Etxe Zurirako: beren gustura aldatu zuten, haurtzandegia jarriz, igerilekua eta etxetxoa eraiki, zuhaitz baten gainean. Badirudi ama Jackiek ez zuela bere seme-alabak argazkietan agertzerik nahi, baina bera ez zegoenean, aita John ez zen hain zuhurra eta argazki ederrak atera zizkien Cecil Stoughtonek, Etxe Zuriko argazkilari ofizialak. Horrela ezagutzen dugu John Jr. gaztetxoaren irudia, aitaren bulego presidentzialean jolasean.

 
John F. Kennedy eta Jackye 1962ko eguberrietan

1962ko maiatzaren 19an, Marilyn Monroek presidentearentzat abestu zuen bere urtemugan Madison Square Gardenen.

Glamourra ikusten zen nonahi, baina Kennedytarrek trajedia pertsonal ugari izan zuten. 1955ean, Jacquelinek abortua izan zuen eta 1956an, Arabella Kennedy hilda jaio zen. 1963ko abuztuan, esan dugu Patrick Bouvier Kennedy seme jaio berria hil zitzaiela eta hori dena garai zaila izan zen.

 
John F. Kennedy eta Marilyn Monroe, 1962an

Kennedyren heriotzaren ondoren, haren gonazale ospea eta ezkontzatik at izandako harremanak argitara atera ziren, Marilyn Monroe edo Mary Pinchot Meyerrekin, adibidez.

1951ko urrian, Kennedyk 34 urte zituen eta Asiara egin zuen bidaia zazpi astez, Israel, India, Vietnam edo Japonia bisitatuz, 25 urteko anaia Robertekin eta 27ko Patricia arrebarekin. John eta Robertek zortzi urteko aldea zuten eta gutxi tratatu zuten elkar. Bidaia hura izan zen bi senideen gerturatzeko unea eta elkarrenganako konfiantza handia piztu zitzaien.

Gallupek eginiko inkesta batek XX. mendean gehien mirestu diren pertsonen zerrenda egin zuen eta Kennedy hirugarrena atera zen, Martin Luther King eta Ama Teresaren ondoren.

Heriotza

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «John F. Kennedyren hilketa»
 
John F. Kennedy eta Jackie, hilketaren aurretik

Dallasen, Texas, hil zuten, 1963ko azaroaren 22an.

Badirudi Lee Harvey Oswald izan zela hiltzailea eta tiroak entzun eta 80 bat minutara hartu zuten atxilo. Ez zen gauza garbirik izan eta berak beti adierazi zuen errugabea zela.

Azaroaren 29an, Lyndon B. Johnsonek, AEBko presidente berriak, Warren Komisioa eratu zuen, hilketa ikertzeko xedearekin. Azkenean, hiltzaile bakarra Oswald izan zela erabaki zuten, baina oraindik ere erabaki hori ez dute denek ontzat ematen.

Hiletak

aldatu
 
John F. Kennedyren hiletak 1963an

Hilketaren ondoren, Kennedy Washington, D.C.ra eraman zuten eta igandera arte Etxe Zuriko ekialdeko aldean egon zen.

Azaroaren 24ko igandean, Kapitolioraino eraman zuten zaldiz tiratutako karroza batean eta jendaurrean agertu zen.

Astelehenean izan ziren hiletak, azaroaren 25ean: estatu hileta egin zitzaion eta 90 estatu-ordezkari baino gehiago bertaratu ziren. Goizean, meza egin zioten San Mateoren Katedralean eta Arlingtoneko Hilerri Nazionalean eman zioten lur.

Astelehen hartarako, luto nazionala dekretatu zuen presidente berriak.

1967ko martxoaren 14an, Kennedyren gorpua betirako geratu zen emaztea eta seme-alaba gazteenekin batera. Anaia Robert ere gertu lurperatu zuten.

Zinema

aldatu

Kanpo estekak

aldatu