Manuel Valls
Manuel Carlos Valls (Bartzelona, Katalunia, 1962ko abuztuaren 13a) Frantziako politikaria da. Historian lizentziaduna, 2014ko martxoaren 31z geroztik Frantziako lehen ministroa izan zen. Joera politikoz, nazionalista frantses errepublikazalea izatearren nabarmentzen da.
2001etik 2012ra Évryko alkatea izan zen, eta Essonneko barrutiko diputatua 2002tik 2012ra. 2011ko Frantziako Alderdi Sozialistaren primarioetako hautagaia izan zen, eta ondoren François Hollande hautagai sozialistaren komunikazio arduraduna. 2012ko maiatzaren 16an Barne Gaietako ministro izendatu zuten, Jean-Marc Ayraulten lehen gobernuan, eta karguari eutsi zion 2. gobernuan. 2014ko martxoaren 31n, Ayraulten dimisioaren ostean, bera izendatu zuten lehen ministro. Euskararen eta katalanaren kontra mintzatu da, separatistak eta Frantziako errepublikanismoarentzat arriskugarriak direlakoan.[1]
Bartzelonako alkategaia
aldatu2018ko irailaren 25ean jakinarazi zuen alkategai izango zela Bartzelonan 2019ko maiatzeko udal hauteskundeetan, Herritarrak alderdiak sustatuko hautagaitza batean[2].
Ikus, gainera
aldatu- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-10-27). «Manuel Valls: «Euskara eta katalana separatismoari lotuta daude»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-10-28).
- ↑ .