Red Hot Chili Peppers
Red Hot Chili Peppers Estatu Batuetan, Los Ángeles, Kalifornian 1983an sortu zen rock banda bat da. Gaur egun hauek osatzen dute taldea: Anthony Kiedis abeslaria, John Frusciante gitarrista, Flea baxista eta Chad Smith bateria jotzailea. Bandaren musika-estiloak funk tradizionala rock eta rock alternatiboarekin fusionatzen du beste genero batzuetako elementuak barne hartuta, hala nola rap, pop rock, heavy metal, dance, punk, hip hop eta indie rock-a. Leku batzuetan punk funkeko asmatzailetzat hartzen dira.[1]
Red Hot Chili Peppers | |
---|---|
Taldekideak | |
Datuak | |
Jatorria | Los Angeles (AEB) |
Musika mota | Funk rock Funk metal |
Urteak | 1983 - gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | EMI Warner Bros. |
Taldekideak | |
Anthony Kiedis John Frusciante Flea Chad Smith | |
Lehengo taldekideak | |
Hillel Slovak Jack Irons Cliff Martinez Jack Sherman Chuck Biscuits D. H. Peligro DeWayne "Blackbyrd" McKnight Jesse Tobias Arik Marshall Dave Navarro | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Nominazioak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
www.redhotchilipeppers.com | |
Kiedis eta Fleaz gain, Jack Irons bateristak eta Hillel Slovak gitarrak osatzen zuten taldearen jatorrizko eraketa. Lehen diskoen grabazioetan hainbat aldaketa izan ziren taldearen formazioan, eta The Uplift Mofo Party Plan (1987) albumaren grabaketan baino ez ziren bateratu jatorrizko lau taldekideak. 1988an, Hillel Slovak gitarra heroina-gaindosi baten ondorioz hil zen; eta, horren ondorioz, Irons taldetik irtetea erabaki zuen. 1988. urtearen amaieran, Chad Smith eta John Frusciante Irons eta Slovaken ordezko bezala iritsi zirenean, Mother's Milk (1989), Blood Sugar Sex Magik (1991), Californication (1999), By the Way (2002) eta Stadium Arcadium (2006) albumak grabatu zituzten. Red Hot Chili Peppers 1992an Japoniatik biratzen ari zebilen bitartean, Frusciantek banda utzi zuen eta ez zen berriz itzuliko 1998ra arte. Denbora horretan Dave Navarrok hartu zuen bere postua eta One Hot Minute (1995) albuma kaleratu zuten. Blood Sugar Sex Magik izango zen taldearen nazioarteko arrakasta eragingo zuen albuma eta horrek aurkeztuko zuen taldea bereizgarrituko zuen musika estiloen fusioa. 1998an Frusciante itzuli ondoren, laukotea berriro bildu zen Californication diskoa grabatzeko. Disko horrek hamabost milioi kopia saldu zituen bere album komertzial salduena bihurtuz. By the Way eta Stadium Arcadium-ek arrakasta izaten jarraituko lukete eta kalkulatzen denez taldeak 85 milioi album baino gehiago saldu ditu mundu osoan. Red Hot Chili Peppers-ek zazpi Grammy sari irabazi ditu eta 2011n Rock and Roll Hall of Fame-en sartzeko hautatu zituzten.[1]
2008an, azken biraren ondoren, taldeak atseden hartu eta John Frusciantek bertan behera utzi zuen taldea. 2009ko urrian I'm with You izeneko hamargarren albuma landu zuten Josh Klinghoffer gitarrarekin batera. 2011ko abuztuaren 26an argitaratu zuten albuma.[1]
Ondoren, 9 single kaleratu zituzten eta horietatik 8 B aurpegiarekin. 2013ko azaroaren 29an I'm Beside You bilduma argitaratu zuten aurreko 9 singleak eta 8 B aurpegiak barneratuz. Hala ere, I'm Beside You album bat da eta bildumazko album gisa ere baztertu ohi da; beraz, ez dago eskuragarri Apple Music edo Spotify bezalako app-etan. Horregatik, singleak solte entzun edo erreprodukzio-zerrenda bat egin behar da.[1]
Geroago, 2016ko ekainaren 17an, The Getaway izeneko hamaikagarren albuma jaurti zuen bandak.[1]
2019ko abenduaren 15ean, taldeak John Frusciante gitarritaren itzulera eta Josh Klinghofferren agurra argitaratu zituen bere toki ofizialean. Josh Klinghoffer izan zen azken 10 urteetan banda kaliforniarrarekin batera egon zen gitarrista.[1]
Unlimited Love izeneko albuma izan da taldearen azkenengo argitalpena. Diskoa 2022ko apirilaren 1ean argitaratu da.[1]
Musika-estiloa, legatu eta influentziak
aldatuRed Hot Chili Peppers-en musika-estiloaren influentziak hurrengokoak dira: funk rocka, rock alternatiboa, funk metala, rap rocka, psikodelikoa eta punk rocka. Gainera, bandaren estiloan influentziatu dituzten talde eta musikarietariko batzuk hurrengokoak dira: Defunkt, Parliament-Funkadelic, Jimi Hendrix, The Misfits, Black Sabbath, Metallica, James Brown, Gang of Four, Bob Marley, Big Boys, Bad Brains, Sly and the Family Stone, Fauns, Ohio Playvich, Queen, Stevie Wonder, Elvis Presley, Deep Purple, The Beach Boys, Black Flag, Ornette Coleman, Led Zeppelin, Yes, Fugazi, Fishbone, Marvin Gaye, Billie Holiday, Santana, Elvis Costello, The Stooges, The Clash, The Cure, Siouxsie and the Banshees, Devo eta Miles Davis.[1]
Bandaren hard rock, funk eta hip hoparen konbinazioa eragingarritzat hartu da hainbat generotan, hala nola funk metal, rap metal, rap rock eta nu metalean. 2002an Penthouse-rekin batera egindako elkarrizketa batean, Anthony Kiedis-ek honako hau adierazi zuen: "Hasieran funk hardcore eta hip-hop estiloko ahotsak konbinatzen genituen. Beharbada, inspirazio bihurtu gara Limp Bizkit, Kid Rock eta Linkin Park-entzat, orain hori egiten ari diren beste banda horien guztientzat ".[1]
Banda eta musikalari askok aipatu dute Red Hot Chili Peppers taldea haien influentzia bezala; hala nola, Green Day, Korn, Linkin Park, Mr. Bungle, Incubus, P.O.D, Molotov banda mexikarra, Illya Kuryaki and the Valderramas duo argentinarra, Maximum The Hormone banda japoniarra, Eruca Sativa, Los Tetas, Leonardo Corvalán (Chancho en piedra-ko baterista), Primus, Rage Against the Machine, System of a Down, 311 (banda), Lil Peep eta Crazy Town Hip hop/Nu metal taldeak. Gainera, Lil Peepek Anthony Kiedis "bere idolotzat" jotzen zuela aitortu zuen hainbatetan.[1]
Egungo taldekideak
aldatu- Anthony Kiedis, ahotsa (1983-orainaldia)
- Flea, baxua, tronpeta, pianoa, koruak (1983-orainaldia)
- Chad Smith, bateria (1988-orainaldia)
- John Frusciante, gitarra, pianoa, koruak (1988-1992 / 1998-2009 / 2019-orainaldia)
Diskografia
aldatu- The Red Hot Chili Peppers
(1984ko abuztuaren 10) - Freaky Styley
(1985eko abuztuaren 16) - The Uplift Mofo Party Plan
(1987ko irailaren 23) - Mother's Milk
(1989ko abuztuaren 16) - Blood Sugar Sex Magik
(1991ko irailaren 24) - One Hot Minute
(1995eko irailaren 12) - Californication
(1999ko ekainaren 8) - By the Way
(2002ko uztailaren 9) - Stadium Arcadium
(2006ko maiatzaren 9) - I'm with You
(2011) - The Gateway
(2016) - Unlimited Love
(2022) - Return of the Dream Canteen
(2022)
Kanpo estekak
aldatu