Kate Asabuki

japoniar aktore pornoa

Kate Asabuki, japonieraz: 朝吹ケイト; erromanizatua: Asabuki Keito (Tokio, Japonia, 1962ko uztailaren 3a) japoniar aktorea, bideo-idolo edo AV Idol, gravure-model eta glamour-modeloa da. 1980ko hamarkadan Nikkatsu Corporation estudioko Bortizkeri larrosa edo Pinky Violence produkzioetan agertu zen lehen aktore japoniarretako bat izan zen, baita Ikusentzunezko industriaren lehen aktore pornografikoetako bat ere.

Kate Asabuki
Bizitza
JaiotzaTokio1962ko uztailaren 3a (61 urte)
Herrialdea Japonia
Lehen hizkuntzajaponiera
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktore pornoa, aktorea, AV idol (en) Itzuli eta modelo erotikoa
Altuera160 zentimetro
IMDB: nm0996396 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Asabukik Unibertsitatean frantsesa eta ingelesa ikasi zituen, eta 1982. urtean Nikkatsu estudioarekin bat egin zuen eta unibertsitatean zegoela, Roman Porno filmetan (bortizkeria larrosa edo pinky violence delako produkzioen ordezkoaren izena) lan egiteko.

Lan ibilbidea aldatu

Kate Bushen "Kate" izen artistikoa hartu zuen, bere kantari gogokoenarengatik.[1] Nikkatsuko lehen agerraldietako bat Nobuhiko Saito zuzendariaren Assaulted The Female Teacher (1983) filmaren zazpigarren sarreran izan zen.[2]

Nikkatsu Corporationekin, Atsushi Fujiurak zuzendutako zenbait filmetan agertu zen Asabuki, hala nola Lady's Triangle (1983) edo Koichiro Unoren Dancer of Izu (1984), Asabukiren film arrakastatsuenetako bat izatera iritsi zena.[3][4] Nikkatsuren Koichiro Uno telesaila umorezko sexu-istorioak dira, non protagonistak emakumezko indartsuak diren. Roman Porno sailaren atal bat bezala sortu zen, emakumeen arreta erakartzeko eta bikoteek elkarrekin gozatzeko. Serie horretako filmerik onena deritzona, Yasunari Kawabata idazlearen Izuko dantzariaren istorio famatuaren parodia bat izan zen. Unoren bertsioan, Kawabataren istorioan estriper bat zen dantzari klasiko titularra.[5]

Genero horretako beste zuzendari arrakastatsu batzuek ere beraien lenetarako, Asabukirekin lan egin nahi zuten, hala nola Shōgorō Nishimura, zeinak Pierced Nipplesekin Woman filmatzea lortu baitzuen (1983), eta Masaru Konuma, Stewardess Scandalekin: Hold Me Like an Animal (1984). Asabukiri buruz hitz egiteko eskatu zitzaionean, Konumak esan zuen "neska atsegina zela. Oso harkorra. Zenbait hizkuntzatan hitz egin zezakeen aktore bakarretakoa. Sexu-eszenetako batean ingelesez hitz egiten, soinua gustatu zitzaidan".[6]

1983an, Asabuki Nikkatsuk argitaratutako lehen bideoetako batzuetan ere agertu egin zen.[7] Horietako bat, Blue Experience Part 1, 2005ean balio handia izan zuen AV bildumako artikulu bat bihurtu zen, ia 60 000 yeneko prezio estimatuarekin.[8] 1984ko maiatzean, urtebete geroago, Japan Home Video Happy Onaniek sortutako helduentzako lehen bideoetako batean Asabuki protagonista izan zen. Bideo hori Penguin, Alice Japan markaren aitzindaria, zigilua jarri zioten.[9]

1990eko hamarkadaren amaieran, Tokyo Rock TV asteroko telebista-saioaren aurkezlea zen Asabuki. Bere ikasketak Ingalaterran jarraitu zituen, eta Estatu Batuetan, 1989. urtean jada lau aldiz bisitatu zuen herrialdean, aktore izatea espero zuen.[10] 1999an Estatu Batuetara bosgarren bidaia egin zuen Ron Vogel argazkilariarentzat modelo bezala egiteko, Penthouse edo Hustler bezalako argitalpenetan lan eginez eta agertuz.[11]

Japoniara itzulita, 2001eko ekaineko Uma edo kau hitozuma pinky violence filmeko protagonista izan zen.[12]

Erreferentziak aldatu

  1. "Kate Asabuki — A pictorial", Asian Cult Cinema, 22, pp. 32–33.
  2. Weisser, Thomas; Weisser, Yuko Mihara (1998). Japanese Cinema Encyclopedia: The Sex Films. Miami. Vital Books, p. 150.
  3. Weisser, Thomas (1998), p. 227.
  4. Info "Lady's Triangle". IMDb.
  5. Weisser, Thomas (1998), pp. 447-448.
  6. Konuma, Masaru (1998). "Interviewed by Thomas and Yuko Mihara Weisser on November 6, 1998", en Asian Cult Cinema, 22, p. 22.
  7. Kate Asabuki (Filmography). Urabon Navegator.
  8. 早くも高値DVDまで登場!? プレミアAVの世界. AllAbout.
  9. ルンルンオナニー. Alice Japan.
  10. "Kate Asabuki — A pictorial", Asian Cult Cinema, 22, pp. 32–33.
  11. Asabuki, Kate. (1999). "Hollywood or Bust - Memoirs of America", en Asian Cult Cinema, 25, p. 59.
  12. 馬を飼う人妻. JMDB.

Kanpo estekak aldatu