Begoña Sanzberro
Begoña Sanzberro Iturriria (Almandoz, 1962ko maiatzaren 11) UPNko politikaria da. 2007-2011 bitartean Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria izan zen.
Begoña Sanzberro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Almandoz, 1962ko maiatzaren 11 (60 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, nekazaria eta abeltzaina |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Nafar Herriaren Batasuna |
BizitzaAldatu
Ogibidez abeltzaina, UPNn 1994an sartu zen. UAGN sindikatuko kidea, Laborantza Ganbarako presidenteordea izan zen. Almandozko lehendabiziko emakumezko alkatea izan zen. 1991-1996 eta 2002-2007 bitartean, eta 2011tik aurrera Baztango Udaleko zinegotzia izan da; eta 2002-2007 eta 2011-2015 bitartean Nafarroako Parlamentuko kidea. Euskalduna izanda, garai hartan UPNko parlamentukide euskaldun bakarra, Euskadi Irratiko kolaboratzailea ere izan da. 2007-2011 bitartean Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria izan zen.[1] Demokraziako lehen kontseilari euskalduna izan zen.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Begoña Sanzberro Upn.es