James Dewey Watson (Chicago, Ameriketako Estatu Batuak, 1928ko apirilaren 6) biologoa eta zoologoa da, Francis Crickekin batera DNA molekularen egituraren aurkitzaileetako bat izateagatik ezaguna. Horri esker, Medikuntzako Nobel saria irabazi zuten 1962an.

James Dewey Watson

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJames Dewey Watson
JaiotzaChicago1928ko apirilaren 6a (96 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaJames Dewey Watson
Hezkuntza
HeziketaSouth Shore High School (en) Itzuli
Chicagoko Unibertsitatea
(1943 - 1947) Zientziatan graduatua : zoologia
Indianako Unibertsitatea Bloomingtonen
(1948 - 1950) Doktoretza : zoologia
Hezkuntza-mailadoktoretza
Tesi zuzendariaSalvador Luria
Doktorego ikaslea(k)Mario Capecchi
Howard Robert Horvitz
Peter Moore (en) Itzuli
Joan A. Steitz (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Hermann Joseph Muller
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, genetista, zoologoa, biokimikaria, biologo molekularra, akademikoa, unibertsitateko irakaslea, kimikaria, fisikaria, idazlea eta biofisikaria
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Cambridgeko Unibertsitatea
National Institutes of Health (en) Itzuli
Cold Spring Harbor Laboratory (en) Itzuli  (1968 -  2007)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
National Academy of Sciences of Ukraine (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
European Molecular Biology Organization (en) Itzuli
Academia Europaea (en) Itzuli
Royal Irish Academy (en) Itzuli
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Royal Academy of Medicine of Catalonia (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm0914677 TED: james_watson Edit the value on Wikidata

Chicagoko Unibertsitatean eta Indianako Unibertsitatean ikasi zuen. Ondoren, Cambridgeko Unibertsitatean lan egin zuen non bere lankide eta laguna izango zen Francis Cricik ezagutu zuen. 2007an jubilatzera behartu zuten arraza beltza eta haien adimenari buruz egindako komentario batzuen ondorioz.

Hainbat zientzia liburu idatzi ditu, esaterako, The Molecular Biology of the Gene 1965ean eta oso ezaguna den DNAren egituraren aurkikuntzari buruzko The Double Helix 1968an.

Zientzialari liskartsua

aldatu

Watsonekin lotutako lehenengo ika-mika DNAren egituraren aurkikuntzari dagokio. 1952an Rosalind Franklinek, DNA molekularekin lanean ari zela, X izpien bidez argazki on bat ateratzea lortu zuen. Argazki hura Watson eta Cricken eskuetara heldu zen, eta, hari esker, DNAren egitura zehaztea lortu zuten 1953an. Franklin 1958an hil zen minbiziarekin, eta Nobel saria Watsonek eta Crickek jaso zuten 1962an. Gerora, oso gai polemikoa bihurtu da hori.

Hala ere, azken urteetan egin ditu adierazpen harrigarrienak Watsonek. Lehen polemika handia 1990eko hamarkadaren erdialdera agertu zen. Izan ere, Watsonek esan zuen emakumeek abortatzeko eskubidea izan beharko luketela haurra homosexuala izango dela dioten frogak izanez gero.

2007ko urrian esan zuen gizaki beltzek, geneetan oinarrituz, ez zutela zuriek adinako adimenik. Adierazpen hura arrazistatzat hartu zen, eta Watsonek barkamena eskatu behar izan zuen. Ondoren, aurreko 43 urtean lantoki izan zuen Cold Spring Harbor laborategian dimisioa eman zuen.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu