Gracia Querejeta
Gracia Querejeta (Madril, Espainia, 1962ko abuztuaren 13a) espainiar zinema-zuzendaria da.
Gracia Querejeta | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Gracia Querejeta Marín |
Jaiotza | Madril, 1962ko abuztuaren 13a (62 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Aita | Elias Kerexeta |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta gidoilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
aldatuElías Querejeta zinema-produktorearen alaba da. Geografia eta Historiako ikasketak egin zituen. Zineman 1982an egin zuen debuta, Dulces horas ("Ordu gozoak") filmeko zuzendari laguntzaile gisa, Carlos Sauraren zuzendaritzapean (aitak ekoitzitako filma zen). Gero, alde batera utzi zuen zinema, ikasketak bukatu bitartean.
1988an, Tres en la marca filma egin zuen, Siete huellas talde-proiektuaren barruan, eta Bilboko Arriaga Antzokia saria irabazi zuen. Nacho Pérez eta Jesús Ruizekin batera, El viaje del agua (1990) dokumentala egin zuen, eta film labur onenaren Goya saria irabazi zuen. 1992ko urrian, Valladolideko Nazioarteko Zinema Astean, lehen film luzea aurkeztu zuen: Una estación de paso, zeinak Epaimahaiaren Sari Berezia jaso baitzuen. 1997an egin zuen bigarren film luzea, "Robert Rylandsen azken bidaia", eta, geroztik, Cuando vuelvas a mi lado (1997) eta Héctor (2004). Bestalde, Siete mesas de billar francés (2007) lanak gidoi onenaren epaimahaiaren saria jaso zuen Donostiako 55. Zinemaldian.
Filmografia
aldatu- Una estación de paso (1992)
- El trabajo de rodar (1994). Dokumentala.
- Robert Rylands' Last Journey (1996)
- Di Stefano (1997)
- Primarias (1998). Dokumentala
- Cuando vuelvas a mi lado (1999)
- Héctor (2004)
- Siete mesas de billar francés (2007)
- 15 años y un día (2013)
- Felices 140 (2015)
- Ola de crímenes (2018)
- Invisibles (2020)
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.