Valeri Vladimirovitx Poliakov (errusieraz: Валерий Владимирович Поляков) (Tula, Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa, 1942ko apirilaren 27Mosku, 2022ko irailaren 7a) kosmonauta eta mediku errusiarra izan zen. Mir espazio estazioan egonda, misio bakar batean espazioan iraunkortasunaren errekorra du: 14 hilabete.[1]. Bere bidaia guztiak kontutan hartuta, espazioan 22 hilabete eman zituen. Sari eta domeina asko jaso izan zituen.

Valeri Poliakov

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakВалерий Иванович Коршунов
JaiotzaTula1942ko apirilaren 27a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  (1942 -  1991)
 Errusia  (1991 -  2022)
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaMosku2022ko irailaren 7a (80 urte)
Hobiratze lekuaVagankovo Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaI.M. Sechenov First Moscow State Medical University (en) Itzuli 1965)
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta astronauta
Jasotako sariak
Graduapodpolkovnik (en) Itzuli
Astronauta
MisioakSoyuz TM-6 (en) Itzuli Soyuz TM-18 (en) Itzuli Soyuz TM-20 (en) Itzuli Soyuz TM-7 (en) Itzuli
Misioen entseina(k)Soyuz TM-6 Soyuz TM-18 Soyuz TM-20 Soyuz TM-7
Denbora espazioan977.312 minutu
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Find a Grave: 243778728 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Tulan jaio zen, Errusian, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren garaietan, 1942ko apirilaren 27an. Bere jatorrizko izena Valeri Ivanovitx Korxunov zen, baina aitaordeak jaso zuenean Poliakov izena hartu zuen. 1959an graduatu zen eta Moskun medikuntza doktoretza egin zuen; espezialitate gisa astronautikaren medikuntza hartu zuen.

1972ko martxoaren 22an kosmonauta bezala aukeratua izan zen. Bi espazio-misioetan hartuko zuen parte: 1989an lehenengoa, Mir espazio estazioan 240 egun egon zen; bigarrena, 1994an, MIRen 437 egun. Azken horretan mundu mailako errekorra egin zuen eta horrela izaten jarraitzen du. 1995an espazioa utzi zuen medikuntzan buru-belarri aritzeko. Moskun, Osasun Publikoaren Ministeritzan zuzendaria eta diputatua izan zen.

Ohorezko sariak aldatu

Beste askoren artean hauek aipa ditzakegu:

Espazio espedizioak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu