Ireki menu nagusia

Herbjørg Wassmo (Norvegia, 1942ko abenduaren 6a) norvegiar eleberrigilea da.

Herbjørg Wassmo
Salon du livre de Paris 2011 - Herbjørg Wassmo - 001.jpg
Bizitza
Jaiotza Vesterålen Itzuli1942ko abenduaren 6a (77 urte)
Herrialdea  Norvegia
Hezkuntza
Hizkuntzak norvegiera
Jarduerak
Jarduerak idazlea, poeta eta eleberrigilea
Jasotako sariak
IMDb nm0913734

Europako Iparraldeko Kontseiluko Literatura Sariaren irabazlea, Europako eskualdeko hartako letretako sari nagusietako bat. Saria irabazitako obra XX. mendearen erdialdean –Norvegiak askatasuna lortu ondoko urteetan– girotutako trilogia bat zen. Obrako protagonista Tora zen, aleman soldadu baten alaba sasikoa, aitaordearen sexu gehiegikeriak pairatzen dituena. Obrak indar poetiko harrigarria du, eta eztabaida handia piztu zuen intzestuaren gaiaren inguruan, ordu arte Norvegian tabu zena. Bestalde, Dina izeneko pertsonaiari buruzko liburuekin, Norvegiako literatura tradizio errealista hautsi zuen aurrenetako bat izan zen: Dina (1989), Pozaren haurra (1992), Dinaren liburua (1994). Emakume izateaz harro zegoen emakume baten pertsonaia sortu zuen, sagetan eta Biblian bertan deskribatzen ziren emakumeen ezaugarriak baliatuz.

ErreferentziakAldatu