Santiago Zabala
Santiago Zabala Urdangarin, Lexo (Lezo, Gipuzkoa, 1942ko urriaren 5a - Irun, Gipuzkoa, 2012ko martxoaren 21a) Lezoko bertsolaria izan zen.
Santiago Zabala | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lezo, 1942ko urriaren 5a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Irun, 2012ko martxoaren 21a (69 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Izengoitia(k) | Lexo |
Bizitza
aldatuSantiago Zabala Urdangarin 1942an Lezoko (Gipuzkoa) Gantxurizketa baserrian jaio zen.
Lexoren bertsoa
aldatuAspaldiko kontuak noa esatera,
gordean dauden gauzak nahi ditut atera.
Gazteei nahi nieke eman jakitera,
ezin hobea bai dut daukadan aukera.
Ea betetzen dudan bertsoez papera.
Baserri bat izan zen jaiotze seaska,
hamaika seniden ta aita amen bazka.
Edariaren upel janarian aska,
nahikorik ezin lortu nahiz ez asko eska.
Edukiaz behartsu ezean gainezka.
Eskola bidea hartu genuen behin,
ikasketaren zama jarriaz gure gain.
Saiatzeak gerora badu zerbait ordain,
Pepi "Señoritari" esker dakit orain.
Lau reglak idazten ta irakurtzeko hain.
Hor bukatu zen nire "eskribau" karrera,
berealaxe nuen aurreran barrera.
Denboraz ezin luza eskolan sarrera,
etxean beso falta ta lan gogorrera.
Baserria atera behar zen aurrera.
...
Erreferentziak
aldatu- Lezo Aldizkaria 1988ko iraila.