Michelle Hurst
Michelle Hurst (Brooklyn, 1942ko ekainaren 1a) aktore estatubatuarra da, ezaguna da Orange Is the New Black telesaileko lehen denboraldian antzezturiko Miss Claudette Pelage pertsonaiaren ondorioz.
Michelle Hurst | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Brooklyn, 1942ko ekainaren 1a (82 urte) (82 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Brooklyn |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Mount Holyoke College |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea |
Brooklynen jaio zen, Mount Holyoke ikastetxera joan zen. Bere karrera antzerkian hasi eta telebistan eta zinean paper ugari egin zituen 90.hamarkadan. Ezaguna egin zen telebistako Law & Order telesailean buruturiko hainbat pertsonaiaren paperen ondorioz. Koprotagonista izan da Airheads, Smoke, Stepmom eta Sherrybaby bezalako filmetan.
Miss Claudette Pelage interpretatu zuen Orange Is the New Black telesaileko lehen denboraldian, 2013an. Interpretazio honek Satelite Saria irabaztea eragin zuen. 2013ko Gabonetan, zauri ugari sufritu zituen auto istripu baten ondorioz. Koma induzituan egon zen hamasei egunez, medikuek beharrezko kirurgiak praktika ziezaioten bere bizkar hezurretik gertu.
Filmografia
aldatuUrtea | Filma | Pertsonaia | Oharra(k) |
---|---|---|---|
1989 | Born on the Fourth of July | Reporter #2 | |
1994 | Airheads | Yvonne | |
1995 | Smoke | Aunt Em | |
1995 | Blue in the Face | Statistician | |
1996 | I Shot Andy Warhol | Nedicks Manager | |
1997 | Office Killer | Kate | |
1998 | Stepmom | Nurse | |
2001 | Just Visiting | Pawnshop Broker | |
2003 | In the Cut | Teacher | |
2003 | Life on the Line | Dr. Morgan | Telefilm |
2004 | Poster Boy | Professor Silver | |
2006 | Sherrybaby | Dorothy Washington | |
2008 | Choke | Shapely Nurse | |
2010 | A Little Help | Eileen | |
2010 | All Good Things | Newscaster | |
2011 | I Don't Know How She Does It | Nurse | |
2012 | Frances Ha | Theater Manager | |
2014 | Hard Sell | Nurse Parker |