Maxa Ivaxintsova

argazkilari errusiarra
Masha Ivashintsova» orritik birbideratua)

Maria Jurievna (Maxa) Ivaxintsova (1942ko martxoaren 23a2000ko uztailaren 13a) San Petersburgoko errusiar argazkilaria izan zen (sobietar Leningrad izan zena). 1960-1980ko Leningradeko poesia eta argazki mugimendu undergroundean aritu zen.[1]

Maxa Ivaxintsova

Bizitza
JaiotzaJekaterinburg1942ko martxoaren 23a
HeriotzaSan Petersburgo2000ko uztailaren 13a (58 urte)
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria

mashaivashintsova.com
Facebook: mashaivashintsova Instagram: masha_ivashintsova Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Maxa Ivaxintsova Leningraden jaio eta bizi izan zen. Familia ariskratiko bateko kidea zen, Errusiar Iraultza boltxebikean jabego guztiak galdu zituena.[2]

Leningraden, Maxa Ivaxintsova bizibide ugari izan zituen eta oso desberdinak: antzeki kritikaria, liburutegizaina, berokiak gordetzeko lekuan egin zuen lan, igogailu mekanikaria izan zen, segurtasun langilea, etab.[3]

Noizean behin, alaba zuen Asya ikutera joan ohi zen Moskura, baina bizitza gehiena Leningraden egin zuen.[3]

Maxa Ivaxintsova 2000. urtean hil zen 58 urterekin.

Lana aldatu

1960-1980 hamarkadetako Leningradeko azpikultura literario eta artistikoko kidea izan zen, bai poesiaren bai argazkigintzaren bidez.[1]

Harremana izan zuen Boris Smelov argazkilariarekin, Viktor Krivulin poetarekin eta Melvar Melkumyan linguistarekin.[4]

Argazki andana atera zituen bere bizitza guztian zehar, baina argazkien negatiboak bere etxeko ganbaran gorde zituen eta oso gutxi errebelatu zituen. Bere lana publikoa bihurtu zen 2017an, alaba Asyak 30.000 negatiboak topatu zituenean.[1] Horren ondorioz, bere lana eta bizitza Vivian Maierrenarekin alderatu da antzeko gisa.[2]

Erakusketak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Chapple, Amos. (2018-03-09). "Leningrad's Lost Photographer". In RadioFreeEurope/RadioLiberty. (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
  2. a b Chapple, Amos. (2018-03-12). Russian Vivian Maier' Discovered After 30,000 Photos Found in Attic. In PetaPixel. (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
  3. a b Feigin, Lev. (2018eko uztaila- abuztua). "The Secret Stash of Soviet Street Photographer Masha Ivashintsova". In Mother Jones.. (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
  4. Masha Ivashintsovaren orri ofiziala. (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
  5. ICP Projected: Masha Ivashintsova, Street Photographer. In ICP. (Noiz kontsultatua: 2021-05-15).
  6. Masha Ivashintsova "Brought to Light". In Vintage Photo Festival. (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  7. Maša Ivašintsova — Chiaroscuro. In Dokfoto. (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).

Kanpo estekak aldatu