Ireki menu nagusia

Felice Gimondi (Sedrina, 1942ko irailaren 29a Giardini-Naxos, 2019ko abuztuaren 16a) italiar txirrindularia izan zen.

Felice Gimondi
Felice Gimondi 1966.jpg
Bizitza
Jaiotza Sedrina1942ko irailaren  29a
Herrialdea  Italia
Heriotza Giardini-Naxos2019ko abuztuaren  16a (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak txirrindularia
Ibilbidea
Taldeak Urteak
Bianchi-Piaggio 1973-1979
Salvarani 1965-1972
 
Pisua 71 kilogramo
Altuera 181 zentimetro

Eddy Merckxen arerio nagusia izan zen 1960ko hamarraldian, eta, Italiako txirrindularirik onenetakoa izan den arren, Merckxen itzalean jardun zuen ibilbide profesional guztian. 1964an Etorkizuneko Itzulia irabazi ondoren egin zuen debuta txirrindulari profesionalen mailan, 1965ean, eta Frantziako Itzulia irabazi zuen urte hartan bertan. 1965etik 1978ra iraun zuen txirrindularitza profesionalean, eta 135 garaipen handi lortu zituen bitarte horretan. 1973an, garaipena lortu zuen Merckxen aurrean Munduko Errepideko Iraupen Txapelketan, eta garrantzi handiko garaipenak izan zituen Italiako Giroa (1967, 1969 eta 1976an) eta Espainiako Itzulia (1968an). Era berean, bi aldiz izan zen irabazle Lonbardiako Itzulian (1966 eta 1968 urteetan), behin Paris-Roubaix lasterketan (1966), bi Paris-Bruselan (1966 eta 1976 urteetan) eta behin Milan-San Remon (1974). Maldan gorako ibilbideetako txirrindulari bikaina izan zen, eta erlojuaren kontrako probetan ere nabarmendu zen, esprintez gainera. Bere garaiko lasterketa klasikoetako txirrindulari onenetakoa izan zen.

Sailkapen orokorra Itzuli HandietanAldatu

Itzuli Handia 1965 1966 1967 1968 1969 1970 1971 1972 1973 1974 1975 1976 1977 1978
  Italiako Giroa 3 5 1 3 1 2 7 8 2 3 3 1 15 11
  Frantziako Tourra 1 7 4 2 6
  Espainiako Vuelta 1
  Munduko Txapelketa 11 29 6 3 2 10 1 16 7 11
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi


Aurrekoa
Jacques Anquetil
Frantziako Tourraren irabazlea
1965
Ondorengoa
Lucien Aimar

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Felice Gimondi