Pello Huizi Petrikorena
Pello Huizi Petrikorena, OFM (Arano, 1942ko azaroaren 27a - Galdakao, 2023ko martxoaren 30a), fraide frantziskotar eta apaiz katolikoa izan zen.
Pello Huizi Petrikorena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arano, 1942ko azaroaren 27a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Galdakao, 2023ko martxoaren 30a (80 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikertzailea, psikologoa eta monjea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | Anaia Txikien Ordena |
Psikologia ikasketak egin ostean, diziplina horretako irakasle aritu zen Arantzazuko seminarioan, lehenik, eta Euskal Herriko Unibertsitatean, ondoren. Bere doktorego tesia 1994an osatu zuen, "Efectos de la personalidad y del contenido en el razonamiento silogístico" izenburupean[1].
Halaber, urte askotan zehar Jakin aldizkarian eta UZEIko lanetan parte hartu zuen.
Arantzazuko santutegiko fraide frantzikotarrek urtero argitaratzen duten egutegian, "tako" delakoan, asko lagundutakoa zen. Horregatik, egutegi horrexen 2024 alean omenaldia egin zitzaion, martxoaren 27ari zegokion txatalean bere bizitzari buruzko argibide labur batzuk eskainiz.
Galdakaoko ospitalean hil zen 2023ko martxoaren 30ean.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Huizi Petrikorena, Pello. (1994). Efectos de la personalidad y del contenido en el razonamiento silogístico. .
Kanpo estekak
aldatu- Eskela [1]