Ireki menu nagusia

Manuel Huarte Machín (Iruñea, 1861 - ib., 1942ko martxoaren 20a) nafar tenorra izan zen. Madrilen eta Italian egin zituen kantuko ikasketak. Hogeita zazpi urte zituenean kantatu zuen lehenengo aldiz, jendaurrean, Milanen (Donizettiren La Favorite). Italiara itzuli zen, Argentinan eta Uruguain egon ondoren. 1896. urtean, Istanbulera kantatzera joan zen; Abdul Hamid II.a sultanak haren tenorra izan zedin egin zion proposamena onartu, eta bertan geratu zen hamabost urtez.

Manuel Huarte
Bizitza
Jaiotza Iruñea1861
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Iruñea1942ko martxoaren  20a (80/81 urte)
Jarduerak
Jarduerak opera abeslaria
Ahots mota tenorra
Musika instrumentua ahotsa

ErreferentziakAldatu