Conchita Balparda

Abeslaria, sopranoa

Conchita Balparda (Portugalete, Bizkaia, 1942ko azaroaren 22a) abeslaria izan zen. sopranoa.

Conchita Balparda
Bizitza
JaiotzaPortugalete1942ko azaroaren 22a (81 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Ahots motasopranoa

Biografia aldatu

Bilboko Kontserbatorioan ikasi zuen kantua Aurora Abasolo durangarrarekin, ondoren Madrilera eta Milanera joan zen ikasten jarraitzera.

Berrogeita hamarreko hamarkadan egin zuen debuta Bilboko San Bizente Aretoan. 1959an Coruñako Colón antzokian Verdiren Rigoletto abestu zuen eta Pucciniren La Bohème Alfredo Krausekin batera, eta hurrengo urtean Verdiren La Traviatako Violetta abestera itzuli zen. Urte horretan bertan, La Bohème eta La Traviata abestu zituen Bilboko Opera Denboraldiak kontratatuta.

1958ko urrian Federico Moreno Torrobaren Luisa Fernanda Zarzuela Antzokian abestu zuen, Duquesa Carolinaren paperean Isabel Garcisanz eta Estrella Alsinarekin txandakatuz, eta Dolores Perezek Luisa Fernandarena Gloria Aizpuru eta Amparo Azconekin tartekatuz.

Zarzuela batzuk grabatu zituen. Federico Moreno Torroba konpositoreak zuzenduta, La Marchenera grabatu zuen Odon Alonso eta Benito Lauretekin Amadeo Vivesen La generala eta Francisco Alonsoren La picarona.[1]

Diskografia   aldatu

  • La generala (1958)
  • La picarona (1959)
  • La marchenera (1960)

Sariak aldatu

  • Bilboko Kontserbatorioko Kantu Karrera Amaierako Saria jaso zuen
  • Ibáñez de Betolaza saria jaso zuen.

Erretiroa aldatu

Bost urte besterik ez zeraman ibilbide artistiko arrakastatsuan, eta espainiar estatuko sopranorik onenetakotzat jotzen zuten, familiaren egoerak erabaki zorrotza hartzera bultzatu zuenean. Sinatuta zituen kontratuak bete zituen, Milango Scalan eta beste antzoki garrantzitsu batzuetan abesteko eskaerak baztertuz, baita Olaetako baletarekin Estatu Batuetatik bira bat egitea, eta bere giza kalitate handiagatik gidatuta, Portugaleteko bere etxera erretiratu zen behar zuten gurasoak zaintzera.[2] 2018ko Portugaleteko egutegian gogoan izan zuten.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. «A Toda Zarzuela: Conchita Balparda» A Toda Zarzuela (Noiz kontsultatua: 2021-10-07).
  2. a b Portugalete, El Mareómetro. (2020-03-09). «El Mareometro Blog: EL “BEL CANTO” EN PORTUGALETE TIENE NOMBRE DE MUJER: CONCHITA BALPARDA Y MARIA BRAVO» El Mareometro Blog (Noiz kontsultatua: 2021-10-07).