Pilar García

margolari espainiarra

Pilar García Escribano (Murchante, Nafarroa Garaia, 1942ko azaroaren 1a) euskal herritar margolaria da.[1][2][3][4]

Pilar García

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPilar García Escribano
JaiotzaMurchante1942ko azaroaren 1a (82 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Bizitza

aldatu

Iruñean ikasi zuen. García Escribanorentzat, pintura bere emozioak adierazteko instintuzko zerbait da.[5] Bakarkako eta lantaldeko erakusketa askotan hartu du parte.[6]

Margolari ibilbidea

aldatu

Zaragozan hasi zen lanean, Sagrario Lamban margolariarekin, eta, geroago, Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan sartu zen, non Juan Jose Akerreta eta Salvador Beuntzaren margolaritza eta marrazketa eskolak jaso baitzituen, hurrenez hurren. Pedro Salaberri, Jesus Lasterra eta Cesar Muñoz Solaren tailerretan ere izan zen.[7]

Bere lehen bakarkako erakusketa 1983an izan zen, Tuterako Prisma galerian, eta beste batzuk jarraitu zituzten, besteak beste, 2001ean Iruñeko Ziudadelan eta Madrilgo Juan Bravo Aretoan.[7][8]

Francisco Javier Zubiaur Carreño Nafarroako Unibertsitateko arte historialariak hauxe esan zuen bere artikuluetako batean:[9]

«Udazken estreinatu berriak ibaiertzeko paisaiaren ikuspegira hurbilduko gaitu. Kontua ez da orain Charela de Monguilot edo Muñoz Sola. Murchanteko Pilar García Escribano margolariak aire zabalean margotutako paisaien eta natura hilen multzo ondo landua aurkezten du, maite duen eta bere sekretuak ezagutzen dituen lurrari maitasuna ematen dion sakontasunarekin sentituak. Ia hogei urtez erakusketak egin, isilik ikasi, adore hartu eta naturaren agindua errespetatu ondoren, ebazpen plastiko interesgarriz betetako une batera iritsi da Piñar García margolaria.»[9]

Bere lana Nafarroako Museoan, Iruñeko Udalean, Palentziakoan eta Nafarroako Parlamentuan dago, baita beste bilduma batzuetan ere.[10] Pilar García Escribanok, Paisajes navarros con bodegón erakusketarekin Nafarroako hiriburura, Iruñera, itzuli zenean, hauxe esan zuen bere lanari buruz:

«Nire koadroak une bakoitzaren seme-alabak eta nire arimaren isla dira.» [3]

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «García Escribano, Pilar - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-01).
  2. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Pilar García Escribano. .
  3. a b (Gaztelaniaz) Saiz, Amaia Rodríguez Oroz Mikel. (2015-11-17). «Pilar García Escribano invade de naturalidad Conde Rodezno» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-11-01).
  4. (Gaztelaniaz) Publicaciones | Pilar García Escribano. (Noiz kontsultatua: 2024-11-01).
  5. (Gaztelaniaz) «Exposición de Pilar García Escribano en la galería restaurante Artwohl» Diario de Noticias de Navarra 2012-04-13 (Noiz kontsultatua: 2024-11-01).
  6. (Gaztelaniaz) Exposiciones Colectivas | Pilar García Escribano. (Noiz kontsultatua: 2024-11-01).
  7. a b Ezker Calvo, Alicia. «Pilar García Escribano. Paisajes navarros y bodegón» La ventana del arte.
  8. Ocho artistas navarros expondrán en salas de Madrid y Pamplona. 24 de noviembre de 2001.
  9. a b (Gaztelaniaz) Carreño, Fco Javier Zubiaur. (1995-10-26). «Pilar García Escribano. Mirar y sentir la naturaleza» Fco Javier Zubiaur Carreño (Noiz kontsultatua: 2024-11-01).
  10. Ezker Calvo, Alicia. García Escribano, Pilar. .

Kanpo estekak

aldatu