Ireki menu nagusia

Xosé Henrique Rodríguez Peña (1942ko Urriaren 24, Ourense - † 2006ko Abuztuaren 13, Vigo) politikari eta arkitekto galiziarra zen. Universidade de Santiago de Compostelako zientziako fakultatean ikasi zuen, eta ondoren, Madrilgo Arkitekturako Goi-Eskola Teknikoan arkitekturan lizentziatu zen.

Xosé Henrique Rodríguez Peña
Galiziako Parlamentuko diputatua

Bizitza
Jaiotza Ourense1942ko urriaren  24a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Vigo2006ko abuztuaren  13a (63 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Minbizia
Hezkuntza
Heziketa Santiago de Compostelako Unibertsitatea
Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Hizkuntzak gaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta arkitektoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Galiziako Bloke Nazionalista

Orenseko Arkitektoen Eskolaren buru eta Museo do Pobo Galegoko kidea izan zen. 2006an, hil zen minbiziak jota.

PolitikanAldatu

1960an ikasle mugimenduak diktaduraren aurka egiten zituen ekitaldietan parte hartzen zuen. 1979ko udal-hauteskundeetan Unidade Galega koalizioaren zerrendan aurkeztu zen, Partido Galeguistaren kide izanik.

Partido Galeguista desegin zenez, 1983an Coalición Galegara atxiki zen. 1985an Coalición Galegako udal gaietako idazkari hautatu zuten. Urte bereko hauteskunde autonomikoetan, diputatu hautatu zuten. 1987an, Coalición Galegatik banandu zen eta Partido Nacionalista Galegoren sorreran parte hartu zuen.

1989an, Partido Nacionalista Galegoa Bloque Nacionalista Galegora atxiki zen. 1991ko udal-hauteskundeetan Ourenseko zinegotzia hautatu zuten BNGko zerrendan zegoelarik.

1992ko Ekainaren 7an, Partido Nacionalista Galegoren IV. Biltzarrean, PNGko presidente hautatu zuten. 1993an, hauteskunde autonomikoetan, diputatu hautatu zuten. 1997ko eta 2001ekoetan berriz hautatu zuten.