Ireki menu nagusia

Lászlo Sólyom (hungarieraz: Sólyom László, ˈʃoːjom ˈlaːsloː ahoskatua; Pécs, Hungaria, 1942ko urtarrilaren 3a) politikaria, legelaria eta liburuzaina da, Hungariako lehendakari izana 2005etik 2010eraino, Hungariako Alderdi Sozialistaren ordezkaritzat.

Lászlo Sólyom
László Sólyom.jpg
3. Hungariako presidentea

2005eko abuztuaren 5a - 2010eko abuztuaren 5a
Ferenc Mádl Itzuli - Pál Schmitt Itzuli
1. parlamentuko lehendakari

1990eko uztailaren 30a - 1998ko azaroaren 23a
← baliorik ez - János Németh Itzuli
member of the Constitutional Court of Hungary Itzuli

1989ko urriaren 23a - 1998ko urriaren 23a
Bizitza
Jaiotza Pécs1942ko urtarrilaren 3a (77 urte)
Herrialdea  Hungaria
Heriotza  (77 urte)
Hezkuntza
Heziketa Q1301880 Itzuli
(1956 - 1960)
University of Pécs Itzuli
(1960 - 1965) : legal science Itzuli
Hezkuntza-maila doktoretza
PhD in Law Itzuli
Doktor Nauk in Juridical Science Itzuli
Hizkuntzak Hungariera
ingelesa
alemana
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, liburuzaina, abokatua eta lecturer Itzuli
Enplegatzailea(k) Eötvös Loránd University Itzuli
Andrássy University Budapest Itzuli
Jenako Unibertsitatea
Pázmány Péter Catholic University Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Hungariako Zientzien Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Hungarian Democratic Forum Itzuli
non-attached Itzuli

BizitzaAldatu

Pécsen jaioa, Zuzenbidea ikasi zuen, 1965ean amaitu zuen karrera. Zuzenbide Zibileko irakasle bihurtu zen 1983an, Eötvös Lorándeko Unibertsitatean. 1980ko hamarkadan, politikan debuta egin zuen, ingurumenari buruzko erakunde zibilen kontseilari juridikotzat. Auzitegi Konstituzionaleko lehendakari bihurtu zen 1990eko uztailean. 1999an, Koloniako Unibertsitateak (Alemania) honoris causa doktore izendatu zuen. 2000n, Védeglyet gobernuz kanpoko erakundea sortu zuen.

2005eko Hungariako Lehendakaritzarako hauteskundeakAldatu

Hungariako lehendakari berria hautatzeko hauteskundeen lehen itzulian, ekainaren 6an, Lászlo Sólyomek 13 boto baino ez zituen bildu, eta haren aurkari Katalin Szilik, 183. Hala ere, Katalin Szili ez zuten lehendakari aukeratu, behar zen bi hereneko gehiengoa ez baitzuen lortu, 278 boto, alegia. Sólyomek lehen itzulian jasotako boto urriak, eskuineko alderdietako 169 diputaturen abstentzioagatik azaltzen da.

Bigarren itzulian, ekainaren 7an, Sólyomek 185 boto jaso zituen, eta Katalin Szilik 178. Hirugarren itzulian, gehiengo soila besterik behar ez zuenez, Sólyom 189 bozekin aukeratua izan zen, eta Katalin Szilik 182 jaso zituen. Abuztuaren 5ean, ordu arte lehendakari izandako Ferenc Mádl ordezkatu zuen.


Aurrekoa
Ferenc Mádl
Hungariako lehendakaria
2005-2010
Ondorengoa
Pál Schmitt
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lászlo Sólyom