Kaing Guek Eav (khmereraz: កាំង ហ្គេកអ៊ាវ, Kang Guekaub ahoskatua), gerra izena Duch (Kompung Chen, Kompung Thom probintzia, 1942ko azaroaren 17a - Phnom Penh, 2020ko irailaren 2a), kanbodiar politikari komunista, torturatzailea eta gerra kriminala izan zen, Khmer Gorriak taldearen buruzagietako bat. Khmer Gorrien erregimeneko errepresio bortitzaren arduradun nagusietakoa izan zen.

Kaing Guek Eav

(2009)
Tuol Sleng espetxeko zuzendari

1976 - 1979ko urtarrilaren 9a
Bizitza
JaiotzaPeam Bang (en) Itzuli1942ko azaroaren 17a
Herrialdea Kanbodia
HeriotzaKhmer-Soviet Friendship Hospital (en) Itzuli2020ko irailaren 2a (77 urte)
Hobiratze lekuaKhmer-Soviet Friendship Hospital (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumopatia
Hezkuntza
HeziketaLycee Sisowath (en) Itzuli
Hizkuntzakkhmerera
Thailandiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Enplegatzailea(k)Tuol Sleng espetxe
Izengoitia(k)"Duch"
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaProtestantismoa
Alderdi politikoa Kanputxeako Alderdi Komunista
IMDB: nm10289901 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

1976-1979 bitartean, Phnom Penhgo Tuol Sleng isilpeko galdeketa eta exekuzio zentroko zuzendaria izan zen. Erregimeneko buruzagi garrantzitsuenek bakarrik ezagutzen zuten zentro hau, eta S-21 kodea eman zioten. Kanbodiako Dokumentazio Zentroaren arabera, Khmer Gorrien erregimenak iraun zuen lau urteetan 14.000 pertsona baino gehiago atxilotu eta eraman zituzten, euren familiekin batera, Tuol Sleng kartzelara, torturaren bidez galdekatzeko eta ondoren exekutatzeko. Galdeketa eta exekuzio guztiak Kaing Guek Eaven komandoak egin zituen.[1]

1999an atxilotu zuten, baina 2007an aurkeztu zituzten haren kontrako akusazioak ofizialki. 2009ko otsailaren 17an, Nazio Batuen Erakundeak bultzatutako Kanputxeako Auzitegietako Ganbera Bereziak haren kontrako epaiketa hasi zuen. Defentsak absoluzioa eskatu zuen, Khmer Gorrien hierarkia gogorraren menpe aritu zela arrazoituta. 2010eko uztailean, 35 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, gizateariaren aurkako krimenak, hilketak eta torturak leporaturik. Hala ere, legez kanpo atxilotua egon zela eta Justiziari lagundu diola argudiatuta, epaitegiak 35era jaitsi zuen fiskaltzaren 40 urteko eskaera.[1] 2012an, biziarteko kartzela zigorra eman zioten.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Khmer Gorriaren buruzagietako bati 35 urteko espetxe zigorra ezarri diote. Berria, 2010eko uztailak 26, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).

Kanpo estekak aldatu