Iñaki Barrenetxea Espiga

Bizkaiko Txirrindularitza Federakundearen lehendakaria

Iñaki Barrenetxea Espiga[1][2] (Bilbo, 1942ko uztailaren 31 - ib., 2020ko martxoaren 25a), Bizkaiko Txirrindularitza Federakundearen eta Ascobi-Bieba elkartearen lehendakaria izan zen. Gainera, S.C. Casco Viejo-ko lehendakaria izan zen, lau hamarkadetan. Iñaki eta Asier txirrindularien aita da.

Iñaki Barrenetxea Espiga

Bizitza
JaiotzaBilbo1942ko uztailaren 31
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2020ko martxoaren 25a (77 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakkirol-zuzendaria

Bizitza aldatu

Iñaki, Eduardo Barrenetxearen semea zen. 1942ko uztailaren 31an jaio zen, San Inazio egunean, Bilbon. Lau anai-harreben nagusia zen (bi arreba biki hilda jaio ziren Iñaki baino lehen). Loruri auzoan hazi zen eta Maristas ikastetxean burutu zituen batxilergo ikasketak (1959ko promozioa). Gero, Bartzelonara joan zen unibertsitate ikasketak (arkitekto teknikoa) burutzera eta Bilbora bueltatu zen. Kirolzalea zen oso eta pilota, futbola eta txirindularitzan aritu zen. Santutxu taldean ibili zen atezain bezala 1970ko amarkadan.

Arregi eta krisia aldatu

Arregi empresan lan egiten hasi zen 60ko hamarkadan, eta han lan egin zuen krisia heldu zen arte. Enpresan zegoela, Irunen aterpetxe bat egin zuen. 1965. Urteko azaroan, Bizkaiko Labe Garaietan lanak burutu zituen. La Iberiako tunela eta trianoko trenbidea batzen zituen bideko lanak hain zuzen ere. Gainera, kaiak eta eraikinak egin zituen, baita ere. Bilboko alde zaharrean lanak burutu zituen ere badakigu. Adibidez, 1968ko urtarrilean, Bilboko Dorre kalean eraikin bat berriztatu zuen. Enpresako futbol taldeko atezaina izan zen. 1970ko hamarkada amaieran krisia etorri zen eta Arregi ez zen salbuespena izan. Azken proiektuetako bat Gorlizen egin zituzten Itxasoalde apartamentuak izan ziren (1977ko ekaina-1978ko abendua). Orduan, beste proiektu batzuk bilatu zituen Iñakik. 1980ko amarkadaren hasieran, San Mames eraldatzeko proiektuan parte hartu zuen. San Mamesen lanean zegoela, armailapean zegoen gela batean, Athletic Club-aren kopa galdua aurkitu zuen. Honek, Clubaren eskerrak jazo zituen Lehendakariaren palkura gonbidapena jazoz.

1983ko uholdeak aldatu

 
Iñaki Barrenetxea eta Iñaki Azkuna hitzaldi batean

1983ko abuztuaren 26an, Iñaki Gorlizen zegoen familiarekin, baina uholdeen informazioak jaso zituenean bizikleta hartu eta Bilbora joan zen. Bidean, urak mosten zituen zatiak ibiltzen pasa zituen eta Udaletxe ondoan zebilela norbaitek ezagutu zuen (San Mamesen berrikuntzak eta Albatros enpresa sortu zuenean ezaguna bihurtu zen) eta udaletxean laguntzeko ezkatu zion. Badirudi, Udaletxeak taberna batera ezkatzen zituela bokadiloak eta arabiar saloian jaten zituzten bolondresen kuadrilak antolatzen zituzten bitartean. Aste batzuk geroago, Alde Zaharra suspertzeko asmoz, bizikleta elkarte bat eratu zuen beste elkartekide batzuekin.

1984. urtean, S.C. Casco Viejo[3]-ko lehendakari bezala autatua izan zen. Urte hartan txirrindulari eskola sortu zuen eta bere semea Iñaki Barrenetxea eskolan hasi zen. Gerora, Bizkaiko Txapelduna izango zena. Asier, Iñakiren anaia, eskola taldean izan zen, urte batzuk geroago. 1987. urtean, Bizkaiko kirol zuzendaria bilakatu zen. Criterium Casco Viejo lasterketa sortu zuen.

PYC Albatros S.A. aldatu

 
Iñaki Barrenetxea eta Josu Bergara

1980ko hamarkadan, Iñaki, bere anaia Eduard eta beste lagun batzuekin Proyectos y Construcciones Albatros S.A.[4] empresa sortu zuen eta Bilboko Gran Via kalean, 53 zenbakian, jarri zuen bulegoa. Lehenengo lan famatua, Ibaigane jauregia izan zen. Hau berriztatu zuen Athletic Club-aren egoitza izateko. Horrez aparte, Albatros empresarekin hainbat eraikuntza eta berriztapen egin zituen Bilbo eta Bizkaia berria eraikiz. Honen eredu dira, Casilda Iturrizar parkeko pergola eta parkearen berritzea, Bilboko Koral Elkarteak, abokatuen egoitza, Iberdrola eraikuntza Larraskitun, BEC (beste empresekin batera), gaviota gas-plataforma-ko tutuak, Horcasitas Jauregia Balmasedan, Txorierriko Etorbidea (Derio-Larrabetzu bidegunea, beste enpresekin batera), Mungiako Legarda futbol zelaia, eta beste asko. Bizkaitik kanpora, Zumaiako poligono industriala, Gipuzkoan, etxebizitzak Kanaria irletan (1988-1989) eta beste batzuk eraiki zituen.

Kargu publikoak aldatu

 
Iñaki Barrenetxea eta Txutxi Izkara Eddy Merckx-ekin, Bilbon

1990ko hamarkadan Ascobi-Bieba erakundean parte bilakatu zen. Eta urte batzuk geroago, bere enpresa kudeatzen zuen bitartean, Ascobi-Bieba erakundearen lehendakaria[5] izan zen, baita ere. 2002. urteko apirilean, bilakatu zen lehendakaria. Kargu horretan zenean, Erailur erakundea eratu zuen arkitekto eta aparejadoreen arteko erlazioak gogortuz sektorearen gorakada suspertzeko. 2006. urtean, Euskal Museoaren berriz irekitzean egon zen, Gernikan. Bere agindupean, Ascobi-Bieba-k Vera Cruz kofradiako 1700 urte inguruko santu bat berriztatu zuen. Kargua utzi ondoren urtero egiten den bilerara urbiltzen zen. Urte hauetan Cebek erakundearen parte izan zen, baita ere.

 
Iñaki Barrenetxea eta Jose Luis Bilbao

2004tik 2007ra, Bizkaiko Txirrindularitza Federakundearen lehendakaria izan zen. Bizkaiko txirrindularitza elkarteekin bildu zen akordioak aurkitzeko eta txirrindularitza aldarrikatuz. Normala den bezala, Igorreko ziklo-krosean eta beste lasterketa garrantzitsuetan izan zen.

Bilboko Udaleko arkitektuarekin, bidai ofizial bat egin zuen Letoniara. Rigako alkateak bilboko aldaketa (industrial hiritik, hiri kulturalera) bere hirian kopiatu nahi izan zuen eta Bilbotarron laguntza eskatu zuen. Espainiako enbaxadoreak gonbidapen bat eskeini zion, Riga hirian. Urte gutxi geroago, bizi publikoa guztiz utzi zuen. Handik urte batzuetara, eta enpresa sortu zuten batzuek hil ostean, enpresa sarratu zuten. Orduan, eta pertsona langilea zenez, han hemenka lanak egiten jarraitu zuen.

 
Iñaki Barrenetxea Espiga, Misiones Salesianas-en enbaxadorea.

2015. urtean, urte askoren ondoren, Misiones Salesianas-en enbaxadore izendatua izan zen. 1971. urteko otsailaren 2tik aurrera, bazkide egin zenetik, ANESVAD elkartearekin ere kolaborazioak egin zituen. Honez gainera, beste ongintza serbitzuak bururtu zituen.

2020ko martxoaren 25ean zendu zen. S.C. Casco Viejo elkarteak bere homenean meza bat antolatu zuen, aste batzuk geroago, Begoñako Basilikan. Handik lasterrrera, Bilboko udaletxeak bere izena Bilboko kale batera jartzeko gutuna jaso zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. «Fallece Iñaki Barrenetxea, ex presidente de la Federación Vizcaina de ciclismo / Profesionales / Noticias del ciclismo / BICI CICLISMO» www.biciciclismo.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
  2. Barrenetxea Espiga, Iñaki. (1942)., https://www.bizkaia.eus/Kultura/Kirolak/Kirolbide_bizkaia/publikoa/visor_noticias_detalle.asp?Tem_Codigo=&Id=3327&idioma=CA or..
  3. (Gaztelaniaz) «SOCIEDAD CICLISTA CASCO VIEJOClub Ciclista en Vizcaya» Bikezona.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  4. (Gaztelaniaz) empresas, Publicar; |; usuario, Acceso; España, Empresite; Proyectos Y Construcciones Albatros, Sa (extinguida); Razón Social: Proyectos Y Construcciones Albatros, Sa (extinguida); A48114151, Cif:; al 944417068</a>'); $("#llamar_telefonos_3").addClass("mt10"); } });, Teléfono: 944417068 $(document) ready(function() { if (window navigator appVersion toLowerCase() indexOf("mobi") !=-1) { $("#llamar_telefonos_3") append('<a href="rel:944417068" rel="nofollow" title="Llamar por teléfono">Llamar et al.. «Proyectos Y Construcciones Albatros, Sa (extinguida) - Teléfono y dirección | Empresite» Empresite España - Buscador de Empresas y Negocios de España (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  5. (Gaztelaniaz) País, El. (2002-04-20). «Iñaki Barreneche, nuevo presidente de Ascovi» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).

Kanpo estekak aldatu