Olga Benario Prestes (Munich, 1908ko otsailaren 12a - Bernburg, 1942ko apirilaren 23a) alemaniar komunista izan zen.

Olga Benario

Bizitza
JaiotzaMunich1908ko otsailaren 12a
Herrialdea Brasil
 Alemaniar Inperioa
 Hirugarren Reicha
BizilekuaNeukölln
Munich
Berlin
Mosku
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaBernburg Euthanasia Centre (en) Itzuli eta Bernburg1942ko apirilaren 23a (34 urte)
Familia
AmaEugenie Benario
Ezkontidea(k)Luís Carlos Prestes
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaInternational Lenin School (en) Itzuli
Städtisches Luisengymnasium München (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
portugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, iraultzailea eta Erresistentziaren kidea
Lantokia(k)Berlin
KidetzaYoung Communist League of Germany (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Komunista

Leo Benario abokatu juduren eta Eugénie Gutmann Benarioren alaba 1923an Alemaniako Liga Komunista Gaztean hasi zen militatzen, hamabost urte iztuela. Otto Braunekin bizi izan zen Berlinen. Nazien aurkako kale milizietan ezagun egin zen, Braunekin batera atxilotu zuten arte. Bera askatu zuten, baina Braun ez, eta "aberriari traizioa" egitea leporatu zieten. Olgak Moabiteko gartzelara egin zen erasoan hartu zuen parte, Braun askatzeko, eta biek lortu zuten Txekoslovakiaren, lehenengo, eta Sobietar Batasunera, ondoren, ihes egitea. 1931an Braunekin zuen harremana apurtu eta Nikitin errusiar ofizialarkein ezkondu zen.

1934n Brasilera bidali zuen III. Internazionalak, Brasilgo Alderdi Komunista iraultzaren prestaketan laguntzeko. Leningradotik bidali zuten Luís Carlos Prestesekin batera. Berarekin alaba bat izan zuen, Anita Leocádia Prestes izenekoa. 1936an poliziak atxilotu zuen, haurdun zegoelarik, eta Getúlio Vargasen erregimenak Alemania nazira bidali zuen.

Barnimstrasseko gartzelan sartu zuen Gestapok, eta bertan jasio zen bere alaba. Brasildarra zenez bere amona Leocádiak biloba erreklamatu zuen. Nazien beldur amona eta Lígia biloba Mexikon errefuxiatu ziren. Olga Lichtenburgeko kontzentrazio-esparrura eraman zuten eta, hortik, Ravensbruckera. 1942ko otsailean, 34 urte bete aurretik Bernburgeko sarraski-esparrura bidali zuten, eta bertan erail zuten gas-kamara erabilita.