Vladimír Mečiar (Zvolen, 1942ko uztailaren 26a) eslovakiar politikari ohia da, hirutan izan zena Eslovakiako lehen ministro, 1990-1991, 1992-1994, eta 1994-1998 bitartean, eta bi aldiz jarduneko presidente, 1993 eta 1998an. Eslovakia Demokratikoaren aldeko Higikundearen buruzagia izan zen.

Vladimír Mečiar

Member of the National Council of the Slovak Republic (en) Itzuli

2002ko urriaren 15a - 2010eko ekainaren 12a
Eslovakiako presidente

1998ko martxoaren 2a - 1998ko urriaren 30a
Michal Kováč - Mikuláš Dzurinda (en) Itzuli

Eslovakiako Lehen Ministroa

1994ko abenduaren 13a - 1998ko urriaren 30a
Jozef Moravčík (en) Itzuli - Mikuláš Dzurinda (en) Itzuli
Txekoslovakiako Batzar Federaleko kidea

Bizitza
JaiotzaZvolen1942ko uztailaren 26a (81 urte)
HerrialdeaEslovakiar Errepublika
 Txekoslovakia  1992ko abenduaren 1a)
 Txekoslovakia
 Eslovakia  (1993ko urtarrilaren 1a -
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Law at Comenius University in Bratislava (en) Itzuli
Hizkuntzakeslovakiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa People's Party – Movement for a Democratic Slovakia (en) Itzuli
Txekoslovakiako Alderdi Komunista
IMDB: nm5657716 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Bratislavako Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta zenbait kargu izan zituen administrazioan. 1990ean, Txekoslovakiako Barne eta Ingurumen ministro kargua onartu zuen. Urte hartan bertan, lehen ministro izendatu zuten, eta aginte zentrala probintzietara aldatzea aldarrikatu zuen.

Txekiako eta Eslovakiako Biltzar Federalerako eta Nazio Batzordeetarako hauteskundeen ondoren, 1992ko ekainean Eslovakia Demokratikoaren aldeko Higikundea nagusitu zen Eslovakian, eta Mečiarrek Eslovakiako Errepublika aldarrikatu zuen. Mečiar eta Txekiako gobernu buru Václav Klaus ados jarri ziren, 1993ko urtarrilaren 1etik aurrera, Txekoslovakiako behin betiko zatiketa gauzatu eta bi estatu burujabetan banatzeko. Mečiar, beraz, eslovakiar nazioaren lehen gobernuburu bihurtu zen.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vladimír Mečiar