Joxe Erzibengoa Otaegi
gipuzkoar idazle, pedagogo eta fraide salletarra
Joxe Erzibengoa Otaegi (Errenteria, 1942ko abenduaren 12a) gipuzkoar idazlea eta fraide salletarra izan da. Pedagogia ikasketak egin zituen, eta Geografia, Historia eta Euskal Literaturako irakaslea izan da.
Joxe Erzibengoa Otaegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1942ko abenduaren 12a (81 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta fraidea |
Pedagogia gaur obra plazaratu zuen 1973an,[1] eta Euskal Literatura 1974. urtean. Euskara Mailaka euskara ikasteko metodoaren prestatzaileetako bat da.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Erzibengoa, Joxe. (1973). Pedagogía gaur. Mensajero ISBN 8427108022. PMC 431854167. (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).