Ireki menu nagusia

Yolanda Lins d'Augsburg Rodrigues (Rio de Janeiro, 1942ko urtarrilaren 27a), Augsburg eta Ulmeko kondesa izenez ere ezaguna, brasildar eskultore, margolari eta diseinatzailea da.

Yolanda Lins d'Augsburg Rodrigues
Bizitza
Jaiotza Rio de Janeiro1942ko urtarrilaren  27a (77 urte)
Herrialdea  Brasil
Jarduerak
Jarduerak eskultorea, margolaria eta diseinatzailea

Sorterrian egin zituen ikasketak, eta han eskuratu zituen Arte Ederretako eta Pianoko diplomak. Geroago, Etruriar Arteko doktoregoa lortu zuen Erromako Unibertsitatean, eta Artearen Historiako doktore izendatu zuten Madrilgoan, 1974an. Ikasketa haiek amaitu ondoren, Parisa aldatu zen Arte Ederretako Eskolan ikasketak sakontzera. Eskulturari dagokionez, Erroman hasi zen artearen alor hori lantzen, Paulo VI.a aita santuak Vatikanorako eskatutako ate bat egiten ari zen Giacomo Mazuren eskutik. 1969an, Madrilen kokatu zen, eta han egin ditu bere karrera artistikoko lan nagusiak, bai eskulturakoak eta baita pintura abstraktuaren alorrekoak edota diseinukoak ere (zapatak, poltsak, zapiak, bitxiak eta abar). Hainbat sari irabazi ditu: UNESCOren saria 1975ean, marmolez egindako Udazkeneko emakumea lanarekin; Parisko Gran Palais, 1976an; Madrilgo Bi Urtekoko sari bat; NBEn saria 1979ean eta abar. Mundu guztiko hirietan eta areto nagusietan egin ditu erakusketak, adibidez, Paris, Londres, Sao Paulo, Lisboa, Erroma, Bartzelona, New York eta Madrilen.

ErreferentziakAldatu