Ireki menu nagusia

María Purificación Herrero Martínez de Nanclares (Bilbo, Bizkaia, 1942ko abenduaren 10a) euskal herritar artista margolari eta grabatzailea da.[1] 1978an Bilboko Aste Nagusiaren ikurra den Mari Jaia sortu zuen.[2]

Mari Puri Herrero
Bizitza
Izen osoa Mari Puri Herrero
Jaiotza Bilbo1942ko abenduaren 10a (76 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Mari Jaia, 1978an Mari Puri Herrerok sortua.

BizitzaAldatu

Mari Puri Herrerok aita Bilbokoa eta ama Artziniegakoa izan zituen. Bilbon jaioa, Moyua plazatik hurbil bizi zen. Hiru anai-arrebena rtean erdikoa. Hirian hazi bazen ere, herria hurbiletik bizi izan zuen, amona sarritan bisitatzen baitzuen Artziniegan, Udak Donostian igarotzen zituen familiarekin eta hamalau urte zituela Ascensio Martiarenarekin Donostian hasi eta gero, ikasketak Madrilen Arte Ederretako Akademian (1958tik 1961era), Arte Ederretako Zirkuluan eta Pradoko Museoan marrazketa eta pintura klaseak jaso zituen. Han egon zen bitartean linolioa eta akuafortea ere ikasi zituen Dimitri Papageorgiuren eta Enrique Ortizen tailerretan. Beka bati esker Amsterdamgo Rijksakademien grabatua ikasi (1966-1967) Norvegia eta Belgikara bidaiatu eta gero, Parisen bizi izan zen 1969tik 1971ra. Bilbon ezkondu eta ume bat izan zuen. Familiarekin bizitza Euskal Herria, Paris eta Madril artean pasa du. [2][3][4][5]

LanakAldatu

Margolaria da Herrero funtsean baina serigrafia edota xilografia bezalako arlo batzuetara ere hurbildu da. Arte figuratiboa landuz, bere pertsonaiek zertzelada umoristikoa eta errealismoa erakusten dute. Natura eta paisaiak ere gai nagusi bezala ageri dira bere margolanetan. Bere marrazkia eta kolorea apartak dira, konposizioa orekatua da eta irudimen handikoa. 1980 eta 1990eko hamarkadetan bakarkako zein taldekako erakusketak egin zituen grabatuaren alorrean gehienbat. Bere lanik ezagunena Marijaia da. Bilboko Aste Nagusiko jai-batzordeak eskatuta, 1978ko abuztuan sortu zuen eta bost egun behar izan zituen diseinatzeko. Bere obrek nazioarteko erakusketatan egon dira. Bilboko Arte Ederretako Museoaren batzordekide izan zen artista eta gainera, museo hori Herreroren askotariko lanen fondo baten jabe da.[3][4] 1982an Jose Julian Bakedanok egin zuen bere ordura arteko lan grafikoaren katalogazioa eta Bizkaiko Aurrezki Kutxak argitaratu zuen katalogoa.[6]

ErakusketakAldatu

  • 1963an egin zuen lehen erakusketa Bilboko Illescas Aretoan.[3]
  • 1981n, Bizkaiko Aurrezki Kutxaren Aretoan, Bilbon, Intriga erakusketa egin zuen, eta bertan aurkeztu zuen neurri handiko Comedor olioaren lehen bertsioa. Urte berean, Iruñeko Aurrezki Kutxaren Erakusketa Aretoan ere egin zuen zuen bakarkako erakusketa, eta Arteder Arte Garaikidearen Azokan aurkeztu zuen bere lana.
  • 1982an, Bizkaiko Aurrezki Kutxaren kultura-sailak bere obra grafiko osoari buruzko liburua argitaratu zuen (1962-1982), eta aldi berean Durangoko Ydal aretoetan obra grafiko oso hori erakutsi zuen. Arte Grafikoaren Nazioarteko Erakusketan hartu zuen parte grabatu eta marrazkiekin, eta hurrengo urtean,
  • 1983an, Arteder Arte Garaikidearen Azokan aurkeztu zuen berriz bere obra. Urte berean Lo que se dice erakusketa aurkeztu zuen Granadan eta Madrilen.
  • 1985 eta 1986an Arcon egon zen ordura arte erabilitako teknika guztiak bilduz,
  • 1986an Motivos de sobresalto erakusketa egin zuen Bilboko Arte Ederretako Museoan .
  • 1989an En la tierra como en el cielo izenekoa eta Con los cinco sentidos
  • 1992an Bilbao Bizkaia Kutxak M.P. Herrero-Dibujos 1959-1992 lana argitaratu zuen, bere marrazkien katalogoa, alegia, eta erakusketa handi bat antolatu zuen Bilbon izenburu berberarekin.
  • 1993an, A tiempo, por lo visto erakusketa antolatu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
  • 1994an, beste agerpen askoren artean. Aipagarria da aldi horretan (1984tik 1994ra) Donostiako Galería 16 aretoarekin izan zuen lan-harreman estua.
  • 1995ean akuaforteak erakutsi zituen Zaragozan eta Bilbon, eta Donostiako DV galerian ere erakutsi izan ditu bere lanak.
  • 1997an Gonzalo Txillidarekin batera egin zuen erakusketa. Liburu bat argitaratu zen erakusketa haren ondoren, Gonzalo Chillida y Mari Puri Herrero.
  • 2019an Madrilgo Koreako Kulturgunean Álvaro Alcázar galeriarekin lankidetzan Diálogos Artísticos de las artistas Kim Yunshin y Mari Puri erakusketa.[7]

ErreferentziakAldatu

  1. «María Purificación Herrero Martínez de Nanclares» Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  2. a b «Mari Puri Herrero: 'Beharbada jende gutxiagok joan behar du museoetara!'» Argia . Noiz kontsultatua: 2019-05-20.
  3. a b c «Gaiak: Mari Puri Herrero - Euskonews» www.euskonews.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-20.
  4. a b Herrero, Mari Puri «Museo de Bellas Artes de Bilbao - ARTEDER» www.bd-arteder.com . Noiz kontsultatua: 2019-05-20.
  5. «Mari Puri Herrero. Margolaria: Batzuetan ametsak diruditen bizipenak izaten ditugu, nik ez ditut bereizten» www.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-20.
  6. «Arrotza norbere etxean» Argia . Noiz kontsultatua: 2019-05-20.
  7. Centro Cultural Coreano en España (2019-04-23) Diálogos artísticos: KIM YUNSHIN y MARI PURI HERRERO . Noiz kontsultatua: 2019-05-20.