David George Crighton (Llandudno, Gales, 1942ko azaroaren 15a - Cambridge, Ingalaterra, 2000ko apirilaren 12a) galestar matematikaria izan zen.

David Crighton
Bizitza
JaiotzaLlandudno1942ko azaroaren 15a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaCambridge2000ko apirilaren 12a (57 urte)
Hezkuntza
HeziketaSaint John's College (Cambridge)
Watford Grammar School for Boys (en) Itzuli
Londresko Imperial College
Tesi zuzendariaJohn Ffowcs Williams
Doktorego ikaslea(k)Andrew Thomas Cates (en) Itzuli
Nigel Peake (en) Itzuli
Jonathan J. C. Nimmo (en) Itzuli
Sjoerd Willem Rienstra (en) Itzuli
Stefan Llewellyn Smith (en) Itzuli
Paul William Hammerton (en) Itzuli
Robert Edward Hunt (en) Itzuli
Christina Bloor (en) Itzuli
Richard Morgan Griffiths (en) Itzuli
Pablo Luis Rendon-Garrido (en) Itzuli
Vivek Saxena (en) Itzuli
Janet Elaine Oswell (en) Itzuli
Francois Van Herpe (en) Itzuli
Shirley Elizabeth Harris (en) Itzuli
Peadar Nollaig Sionoid (en) Itzuli
Christopher James Parkins (en) Itzuli
Markku Juhani Vartiainen (en) Itzuli
Mulshankur Binoy Sobnack (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, unibertsitateko irakaslea eta fisikaria
Enplegatzailea(k)Cambridgeko Unibertsitatea
University of Greenwich (en) Itzuli
Londresko Imperial College
Leedsko Unibertsitatea  (1974 -  1986)
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Royal Society

Biografia aldatu

Cambridgeko St John's Collegen sartu zen, 1961ean. Ikasketak 1964an bukatu zituen, eta Woolwich Polytechnicean eskolak ematen hasi zen. John Fowcs Williams matematikaria ezagutu zuenean, lana utzi eta ikerlanean hasi zen harekin, Londresko Imperial Collegen. Williamsen laguntzaile izateaz gainera, doktorego-ikasketak ere egin zituen urte horietan. Hala, 1969an bukatu zuen doktoregoa, eta Imperial Collegen gelditu zen, bost urte geroago Cambridgeko Unibertsitateko Ingeniaritza Saileko ikerketa-laguntzaile izendatu zuten arte.

Crightonen lehenengo artikulua, Radiation from turbulence near a composite flexible boundary, 1970ean argitaratu zen, Londresko Errege Elkartearen Proceedings aldizkarian. Artikulu horretan, bi plano erdi infinitu malguk sortutako gainazal eten batetik jariakin zurrunbilotsu bat igarotzen denean sortzen diren soinu-uhinak aztertu zituen, eta, eredu matematiko bat emanez, arazoa bi ekuazio ebaztera murriztu zuen. Nahiz eta 1974an Cambridgeko Ingeniaritza Sailerako hautatu, ez zuen postu hura onartu, Leedseko Unibertsitateko Matematika Aplikatuetako katedra lortu baitzuen.

1986an Batchelorrek Cambridgen utzitako matematika aplikatuetako irakasle postua bete zuen. Urte horietan St John's Collegeko kide hautatu zuten, eta 1991n Cambridgeko Matematika Aplikatu eta Fisika Teorikoko Saileko buru ere izendatu zuten. 1993an Errege Elkarteko kide egin zuten. Crightonek matematika aplikatuen arloa landu zuen gehienbat; bereziki, hegazkinen soinuaren kontrolean erabili zituen bere ideia matematikoak.

Erreferentziak aldatu