Marianne Baum

Alemaniar antinazia

Marianne Baum, sortzez Marianne Cohn, (Sarrebourg, 1912ko otsailaren 9a - Plötzenseeko espetxea, Berlin, 1942ko abuztuaren 18a) nazismoaren aurka jardun zuen erresistente alemaniarra zen. Baum erresistentzia taldearen sortzailea da, Herbert Baum senarrarekin batera. Plötzenseeko kartzelan gillotinatu zuten.

Marianne Baum

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarianne Cohn
JaiotzaSarrebourg eta Saarburg1912ko otsailaren 9a
Herrialdea Alemaniar Inperioa
 Hirugarren Reicha
BizilekuaBerlin
Sarrebourg
Thurn (en) Itzuli
HeriotzaBerlin-Plötzensee (en) Itzuli1942ko abuztuaren 18a (30 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: execution (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Herbert Baum (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
JarduerakErresistentziaren kidea
KidetzaHerbert Baum group (en) Itzuli
Young Communist League of Germany (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Biografia

aldatu

Marianne Cohn 1912ko otsailaren 9an jaio zen, Sarrebourgen (orduan Alemaniako inperioari atxikia), familia judu batean. Alsazian hazi zen, eta 1918an itzuli zen Frantziara. Gurasoak 1920an joan ziren Berlinera bizitzera.[1][2]

1930 inguruan, Alemaniako Gazte Komunisten Ligarekin (KJVD) bat egin zuen, nazismoaren alternatiba bakarra zelakoan.[2]

1933 eta gero eta naziak boterera iritsi ondoren, Marianne Baumek erresistentzia komunistako borrokan parte hartu zuen, KPDren Die Rote Fahne (Bandera gorria) egunkaria banatu zuen, naziek debekatua.

1935eko urrian Moskun egindako Alemaniako Alderdi Komunistaren «Bruselako Kongresuan», komunistek kide juduak zelula klandestino komunistetatik kanporatzea erabaki zuten, bai kide juduak, bai zelulak berak babesteko. Mariannek eta Herbert Baumek erakunde juduetan afiliatu nahi izan zuten orduan.[1][3]

Martin Kochmann eta Sala Kochmann lagunekin batera, Baum taldea sortu zuten 1938/1939tik aurrera, Berlingo judu erresistenteen talde bat. Lothar Cohn, Marianne Baumen anaia ere Baum taldean aritu zen. Horietako gehienentzat, judu gazte antinazien talde indartsuko Bund deutsch-jüdischer Jugend (Alemaniako Gazteria Juduaren Batasuna) taldeko kideak ziren.[2] Hasieran, batez ere eztabaidetan, kultur jardueretan eta marxismoaren azterketan aritzen zen taldea.[3]

1939an erakunde juduak debekatu ondoren, taldea handitu egin zen, eta 100 pertsona inguru biltzen zituen. 1940/1941etik aurrera, taldeak Siemens fabriketako langilebehartu gazteak hartzen zituen eta Ekialdera deportatzeko mehatxupean zeuden juduak ezkutatzen laguntzen zuten. Protesta eta erresistentzia moduak garatzen saiatzen ziren, erresistentzia komunistako taldeetatik aparte, eta, besteak beste, injustiziaz eta gerraren ondorioez ohartarazteko liburuxkak zabaltzen zituzten. Beren jarduera erradikalagoa bihurtu zen 1941eko erdialdean, Alemaniak SESB inbaditu ondoren,[1]

Marianne Baumek An die deutsche Hausfrau (Etxekoandre alemaniarrari) liburuxka antinaziak idazten eta banatzen lagundu zuen, zeina SESBen aurkako gerrak Alemaniako familietan eragindako miseria gero eta handiagoaren erakusgarri izan baitzen. Baum taldeak frontean soldaduei zuzendutako Der Ausweg (Konponbidea) banatu zuen Alemaniako gerra ahalegina ahultzeko asmoz, baina, finantza-baliabiderik ez zegoenez, argitalpena mugatua zen.[2]

Taldeak, 1942ko maiatzaren 18an, "Das Sowjet-Paradies" propaganda antikomunistaren erakusketaren aurkako atentatua antolatu zuen, Alemaniako Langileen Alderdi Nazionalsozialistak (NSDAP) antolatuta, Lustgarten plazan. Egun hartan, Herbert eta Marianne Baumek, Hans Joachimek, Sala Kochmannek, Gerd Meyerrek, Suzanne Wessek eta Irene Walterrek lehergailuak jarri zituzten erakusketan, baina suak apenas egin zuen kalterik, eta hurrengo egunean ireki zuten berriz erakusketa.[2][3]

Taldea atzemana izan zen, eta militante asko kartzelatu zituzten. Marianne Baum 1942ko maiatzaren 22an atxilotu zuten, abuztuaren 18an Plötzenseeko presondegian auzitegi berezi batek epaiketa azkar bat egin ostean, gillotinatu egin zuten.[2][4]

Atentatuaren baliagarritasuna dudan ezarri zuten historialariek. Une hartan, Baum taldea konbentzitu nahi izan zuten atzerriko militanteek, atentatua ez egiteko. Bere berezitasun judu eta komunistak nazien propaganda indartu zuen. Atxiloketen ostean, Gestapok juduen kontrako errepresaliak egin zituen. Historialari batzuek, ordea, zalantzan jartzen dute errepresio horien eta atentatuaren arteko lotura.

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu
  • Luise Kraushaar: Deutsche Widerstandskämpfer 1933 bis 1945., Berlin, 1970, 1. liburukia, 84. or. eta hurrengoak.

Kanpo estekak

aldatu