Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea

Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeaingelesezko NATO siglez ere ezaguna— 1949ko apirilaren 4an Mendebaldeko Europako zenbait estatuk sortu zuten Gobernu arteko aliantza militarra da. Arlo politiko, militar eta ekonomikoan elkarri laguntzeko helburua du.

Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea
Flag of NATO.svg
NATO OTAN landscape logo.svg
Animus in consulendo liber
Datuak
Izen ofiziala
North Atlantic Treaty Organization eta Organisation du traité de l'Atlantique nord
Izen laburraNATO, OTAN, NAVO, НАТО, NAVO, OTAN, OTAN, OTAN, اَلْنَاتُو, 나토, 北约组织, 北約組織, НАТА, נאט״ו, נאַט״אָ, NBNL, نیٹو, NATO eta NATO
MotaAliantza militarra, gobernu arteko erakundea, nazioarteko erakundea eta multinational military coalition (en) Itzuli
HerrialdeaBelgika
Jarduera
KidetzaEuropean Air Transport Command (en) Itzuli
Kide kopurua30 (2021)
Eskumendekoak
Agintea
Idazkari orokorraJens Stoltenberg
Egoitza nagusi (2017–)
Osatuta
Zeren jabe
North Atlantic Treaty Organization (orthographic projection).svg
Historia
Sorrera1949ko apirilaren 4a
1949
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: NATO Twitter: NATO Instagram: nato LinkedIn: nato Youtube: UCHlEaKbepQ_S9iIoZPKVQew Flickr: 53299569@N03 Edit the value on Wikidata

HistoriaAldatu

 
Ipar Atlantikoko Ituna sinatzeko ekitaldia, Washingtonen, 1949ko apirilaren 4an.

1949. urtean Ameriketako Estatu Batuek, Belgikak, Frantziak, Luxenburgok, Herbehereek, Danimarkak, Islandiak, Italiak, Norvegiak, Portugalek, Kanadak eta Erresuma Batuak defentsa erakunde bat sortzea erabaki zuten, eta Ipar Atlantikoko Ituna sinatu zuten Washingtonen.

1952an Grezia eta Turkia elkartu ziren, eta 1955ean Alemaniako Errepublika Federala. 1982an Espainia sartu zen.

Sortu zenetik eta batez ere 1950etik 1980ra bitartean, NATOk garrantzi handiko papera du Europako politika bilakaeran. Aurrez aurre zuen Varsoviako Ituna. Gero, ordea, haren eta Sobietar Batasunaren eragina desegin ziren, eta Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearen zeregina ere murriztuz joan da.

2014ko irailaren 5ean, NATOko herrialdeek erantzun azkarreko indar berezia sortzeko plana (RAP, ingelesezko siglak) onartu zuten babes kolektiboa sendotzeko eta munduko edozein tokitan berehalako indar armatuen esku-hartzea ahalbidetzeko[1]. Irailaren 30ean, Norvegiako lehen ministro ohi Jens Stoltenbergek hartu zuen Anders Fogh Rasmussenek NATOko idazkaritza nagusian utzitako kargua. "Aliantza sendo" bat osatzearen alde lan egingo zuela adierazi zuen[2].

Azaroaren 3an, Burdinazko Ezpata 2014 maniobra militarrak hasi zituen NATOk Lituanian. Bederatzi herrialdetako 2.500 soldaduk parte hartu behar zuten ariketa militarretan Sobietar Batasuneko errepublika ohian. Azaroaren 14ra arte irautekoa zen. Hasieran, maniobrok Lituaniako armadak soilik egin behar zituen, baina Ukraina ekialdean gatazka piztu zenez, beste herrialdeek parte hartzea erabaki zuten[3].

Espainia NATOko kideAldatu

Felipe Gonzálezen Gobernuak Espainiak NATOko kide izan behar izatearen alde egin zuen:

« 1. Espainia, Washingtongo Tratatua osatzen duen Estatua izanik, Aliantza Atlantikoa da eta bere erakundeetako kide. Nire iritziz, honako hau gure elkarrizketa politikorako ezinbesteko abiapuntua da eta, ziur aski, kontsentsua lortzeko maila hipotetikorik altuena duen gaia da. Beraz, Tratatua ez salatzearen aldekoa naiz.

2. Espainia ez da sartu NATOko armada egituran. Nire iritziz, ez du horren beharrik. Espainiak bi aldeko harremanak ditu Estatu Batuekin eta harreman horien barruan babeserako arloez gain beste arlo batzuk ere badira. Gaur, 1982. urteko hitzarmena da oinarri eta, horrez gain, 1983ko Protokoloa. Nire iritziz, egokitu egin behar dugu gure lurraldean gero eta indar militar gutxiago egon daitezen eta laguntzarako instalazioak sor daitezen nazio interesei begira (...).

»


AntolamenduaAldatu

Erakundearen zuzendaritza Ipar Atlantikoko Kontseiluaren esku dago, eta Kontseilu hori kide diren herrialdeen ordezkariez eratuta dago. Kontseiluko burua erakundearen idazkari nagusia da.

Alderdi militarrari begiratuta, hainbat adar eta agintaritza ditu: Hego Europakoa, Atlantikokoa, Mantxako itsasartekoa, eta Estatu Batuetakoa eta Kanadakoa.

Idazkari nagusiaAldatu

2014ko urriaren 1etik aurrera Jens Stoltenberg norvegiarra NATOko idazkari nagusi da.

Herrialde partaideakAldatu

NATOko kideak Europan NATOko kideak mundu mailan
   

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu