Ireki menu nagusia

Serge Lutens, (Lille, Frantzia, 1942ko martxoaren 14-), moda munduko sortzaile eta artista ezaguna da. Aipagarriak dira bere sorkuntzak ile apaingintza, lurringintza, argazkigintza eta zinemagintza arloetan.

Serge Lutens
Bizitza
Jaiotza Lille1942ko martxoaren  14a (77 urte)
Herrialdea  Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak argazkilaria eta moda-diseinatzailea
Jasotako sariak
sergelutens.com/

BiografiaAldatu

 
Palais-Royaleko saltokiak, non Serge Lutens sortzaileak bere lurrinak erakusten dituen.

14 urterekin ile apaintzaile gisa hasi zen lanean. 20 urte zituela, Vogue aldizkariaren arreta piztu zuen zenbait modelori egindako argazkien ausardia eta dotoreziagatik. 1967. urtean, Christian Dior markak bereganatu zuen arte-sortzaile gisa. Bertan 12 urtez aritu zen lanean. 1968. eta 1970. urteetan Marrakech (bertan bizi da 1974. urteaz geroztik) eta Japoniara egindako bidaiek bere estiloa nabarmen eragin zuten. Berak sorturikoak dira Ambre Sultan, Chergui, Cuir Mauresque, Musc Koublaï Khän, Tubéreuse Criminelle, RahätLoukoum, Chêne, DaimBlond, Bornéo 1834 eta Cèdre lurrinak. 1979. urtean Shiseido kosmetika markak kontratatu zuen. 1992. urtean Parisko Palais-Royal eremuan Shiseido etxeak zabaldu zuen dendan saltzen dira bere lurrin esklusiboak.[1][2]

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Serge Lutensi egindako elkarrizketa, Osmoz webgunean.
  2. (Gaztelaniaz) XLSemanal aldizkarian elkarrizketa