Juan Cruz Alli

nafar irakasle eta politikariaria

Juan Cruz Alli Aranguren (Iruñea, 1942ko irailaren 21a) euskal herritar politikaria da. Nafarroako Gobernuko lehendakaria[1] izan zen 1991 eta 1995 bitartean. Zuzenbidean doktoretua eta hirigintzan teknikaria, Valladolideko unibertsitatean zein Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakaslea da.

Juan Cruz Alli


Nafarroako parlamentari

2007ko ekainaren 13a - 2011ko maiatzaren 14a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VII. legealdia

Nafarroako parlamentari

2003ko ekainaren 18a - 2007ko ekainaren 13a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VI. legealdia

Nafarroako parlamentari

1999ko ekainaren 26a - 2003ko ekainaren 17a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko V. legealdia

Nafarroako parlamentari

1995eko ekainaren 24a - 1999ko ekainaren 25a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko IV. legealdia

Nafarroako Gobernuko lehendakari

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Cruz Alli Aranguren
JaiotzaIruñea1942ko irailaren 21a (81 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, politikaria, abokatua, idazlea eta legelaria
Enplegatzailea(k)Valladolideko Unibertsitatea
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Nafar Herriaren Batasuna
Nafarroako Demokraten Konbergentzia

Politikagintzan Jaime Ignacio del Burgo Tajadurak sortutako Partido Social Demócrata Foral alderdian hasi zen. Horren ostean, UPNra igaro zen. Haren zerrendan Iruñeko zinegotzia izan zen 1983 eta 1987 bitartean, nahiz legebiltzarkidea 1987 eta 1995 bitartean. Azken legegintzaldi horretan (1991-1995) Nafarroako lehendakaria izan zen.

Allik UPN eremu moderatuagora eraman nahi izan zuen, batik bat euskal abertzaltasunari eta EAErekiko harremanei dagokienez. Nafarroa nazio gisa bultzatu zuen, eta, hortaz, UPN alderdi nafar abertzale bezala. Espainiarekin bat-egiterakoan, herrialde federalistaren alde egin zuen, Espainia nazioen naziotzat jota, baina alderdiaren barnean denak ez zetozen ideia horrekin bat. 1994an sortu zen krisiak 1995ean UPNren zatiketa eragin zuen. Allik eta bere aldekoek CDN osatu zuten. Alderdi berri horrek ez zuen emaitza makalik lortu 1995eko hauteskundeetan, eta PSN zein EArekin batera gobernua osatu zuen. Alli Javier Otanoren lehendakariordea izan zen, gobernu-hirukote horrek iraun zuen bitartean (1995-1996 alegia).

Horren ostean, CDNren buruan segitu du, bai alderdian, bai legebiltzarrean. Hasiera batean, oposizioan izan arren, UPNrekin hitzarmenera iritsita, 2003-2007ko legegintzaldian CDN gobernuan ibili da, bi kontseilarirekin.

Argitaratutako liburuak aldatu

  • Estado y sociedad: una visión desde Navarra. (Sahats Servicios Editoriales, 1997)
  • La Mancomunidad del valle del Roncal (Gobierno de Navarra. Fondo de Publicaciones, 1989)
  • Navarra, comunidad política diferenciada (Sahats Servicios Editoriales, 1999)
  • Convergencia: un proyecto para la convivencia en Navarra (Sahats Servicios Editoriales, 1999)
  • La reforma del procedimiento administrativo: la Ley 4/99 de modificación de la Ley 30/92 de régimen jurídico de las Administraciones Públicas y del procedimiento administrativo común (Federación Navarra de Municipios y Concejos, 1999)
  • Navarra, del siglo XX al siglo XXI, los nuevos retos (Sahats Servicios Editoriales, 2000)
  • Derecho administrativo y globalización (Civitas Ediciones, S.L., 2004)

Erreferentziak aldatu

  1. Sinonimoak dira lehendakari eta presidente izenak, baina Nafarroako Gobernukoa (Eusko Jaurlaritzakoa bezala) lehendakari da ofizialki: «Nafarroako Gobernuko Lehendakaria Foru Komunitateko erakunde politiko nagusia da» dio Nafarroako Foru Erkidegoko webgune ofizialean Nafarroako Lehendakaritzari eskainitako orriak.

Kanpo loturak aldatu

María ChiviteUxue BarkosYolanda BarcinaMiguel SanzJavier OtanoJuan Cruz AlliGabriel Urralburu