Ants Piip (Tuhalaane, Errusiar Inperioa, 1884ko otsailaren 28aGreg./otsailaren 16aJul. - Nirivski lan esparrua, Perm oblasta, Sobietar Batasuna, 1942ko urriaren 1a) estoniar abokatu, diplomazialari eta politikaria izan zen. Estoniako estatuburua izan zen 1920tik 1921era eta lehen ministroa 1920ko urrietik abendura.

Ants Piip

1. Riigivanem

1920ko abenduaren 20a - 1921eko urtarrilaren 25a
Estoniako Lehen Ministroa - Konstantin Päts
Minister of Defence (en) Itzuli

1920ko urriaren 26a - 1921eko urtarrilaren 25a
5. Estoniako Lehen Ministroa

1920ko urriaren 26a - 1920ko abenduaren 20a
Jaan Tõnisson (en) Itzuli - Riigivanem
2. Atzerri Arazoetako ministro

1919ko urriaren 9a - 1919ko azaroaren 18a
Jaan Poska (en) Itzuli - Ado Birk
Riigikoguko kidea

Bizitza
JaiotzaAnikatsi (en) Itzuli1884ko otsailaren 28a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Estonia
HeriotzaSolikamsk1942ko urriaren 1a (58 urte)
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Law, Saint Petersburg State University (en) Itzuli
HizkuntzakEstoniera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria eta abokatua
Lantokia(k)Tallinn
Enplegatzailea(k)Tartuko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEstonian Labour Party (en) Itzuli
National Centre Party (en) Itzuli

Irakasle aritu ondoren zuzenbidea ikasi zuen San Petersburgoko Unibertsitatean eta ikasketak Berlingo Unibertsitatean zabaldu zituen. 1917an Estoniako Probintzia Batzarreko kide hautatu zuten eta Batzar Konstituziogileko kide izan zen. 1917tik 1919ra San Petersburgoko eta Londresko misio diplomatiko estoniarretan parte hartu zuen. Berebiziko garrantzia izan zuen Estoniaren independentzia asmoak nazioartekotzen Pariseko Bake Konferentzian. 1919-20an Estoniako ordezkaritzan parte hartu zuen Tartuko bake negoziazioetan Errusia Sobietarrarekin.

Tartuko Unibertsitateko nazioarteko zuzenbideko irakaslea (1919-1940), Britainia Handian enbaxadorea (1920), lehen ministroa (1920ko urritik abendura), estatuburua (1920ko abendutik 1921eko urtarrilera), bost aldiz Asuntis Kanpo Arazoetako ministroa, Estatu Batuetan enbaxadorea (1923-1925) eta parlamentuko kidea (1938-1940) izan zen.

NKVDk 1941ean atxilotu eta Siberiako lan esparru batean hil zen.

Kanpo estekak aldatu