Pedro Solbes

politikari espainiarra

Pedro Solbes Mira (El Pinós, Alacant, Valentziako Erkidegoa, Espainia, 1942ko abuztuaren 31Madril, 2023ko martxoaren 18a) politikaria eta legelaria izan zen. Zuzenbideko eta zientzia politikoko ikasketak egin zituen, Madrilgo Unibertsitatean. Ikasketak egin ondoren, Administrazioan hasi zen lanean, teknikari gisa. 1985ean, Espainiako Europar Komunikazioetarako estatu-idazkari izendatu zuten. 1991ko martxoan, Felipe Gonzálezek Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren ardura eman zion, Espainiako ekonomia Europakora egokitzeko prozesuan sortuko ziren eragozpenei aurre egiteko. 1992aren bukaeran, lehorteek Espainiako leku askotan sortzen zituzten arazoak zirela eta, Espainiako Ureztatze Plan berri bat prestatu zuen. 1993an, Ekonomia ministro izendatu zuten, Carlos Solchagaren ordez. 1991an, Europako Batzordeko kide izendatu zuten. 2004an, José Luis Rodríguez Zapaterok Espainiako hauteskundeak irabazi ondoren, bigarren lehendakariorde eta Espainiako Ekonomia eta Finantza ministro izan zen.

Pedro Solbes


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2008ko martxoaren 26a - 2009ko irailaren 14a - Pedro Sánchez Pérez-Castejón
Barrutia: Madril
Hautetsia: 2008ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Minister of Economy and Finance (en) Itzuli

2004ko apirilaren 18a - 2009ko apirilaren 7a
Rodrigo Rato - Elena Salgado (en) Itzuli

Espainiako Gobernuaren Bigarren Presidenteordea

2004ko apirilaren 18a - 2009ko apirilaren 7a
Javier Arenas - Elena Salgado (en) Itzuli

European Commissioner for An Economy that Works for People (en) Itzuli

1999ko irailaren 16a - 2004ko apirilaren 10a
Leon Brittan (en) Itzuli - Joaquín Almunia

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1996ko martxoaren 20a - 1999ko irailaren 15a - Juan Pascual Azorín Soriano (en) Itzuli
Barrutia: Alicante (en) Itzuli
Hautetsia: 1996ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Minister of Economy and Finance (en) Itzuli

1993ko uztailaren 13a - 1996ko maiatzaren 5a
Carlos Soltxaga - Rodrigo Rato
Bizitza
JaiotzaEl Pinós1942ko abuztuaren 31
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2023ko martxoaren 18a (80 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: gibeleko minbizia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Bruselako Unibertsitate Askea
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ekonomialaria eta abokatua
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
KidetzaEspainiako Langile Alderdi Sozialista
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Zentro Demokratikoaren Batasuna
Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Erreferentziak aldatu