Chen Duxiu
Chen Duxiu (Anhui probintzia, Txina, 1879ko urriaren 8a - Jiangjin Barrutia, Sichuan, Txina, 1942ko maiatzaren 27a) txinera idazlea eta politikaria izan zen. Literaturan herri-hizkuntza erabiltzearen aldekoa zen eta haren erabilera eta joera berritzaileko zenbait aldizkari zuzendu zituen. 1920an Txinako Alderdi Komunistaren sortzaileetarikoa izan zen, eta 1921ean alderdiko lehen idazkari nagusia. Zazpi urtez inork zalantzan jartzen ez zuen lehendakaria izan zen. 1924tik Kuomintangekin zituen harremanek liskarrak sortu zituzten buruzagi komunisten artean, eta 1927an, Kominternen iritziari jarraituz, buruzagitzatik kanpo utzi zuten eta 1929an alderditik egotzia izan zen.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chen Duxiu |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.