Muhammad Ali

boxeolari estatubatuarra

Muhammad Ali[1] (Cassius Marcellus Clay Jr. jaioa, Louisville, Kentucky, 1942ko urtarrilaren 17a - 2016ko ekainaren 3a) estatubatuar boxeolaria izan zen.[2]

Muhammad Ali

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCassius Marcellus Clay, Jr.
JaiotzaLouisville1942ko urtarrilaren 17a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaScottsdale
Cherry Hill (en) Itzuli
Talde etnikoaafro-amerikarra
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
HeriotzaScottsdale2016ko ekainaren 3a (74 urte)
Hobiratze lekuaCave Hill Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: arnas gaixotasuna
Familia
AitaCassius Marcellus Clay Sr.
AmaOdessa Grady Clay
Ezkontidea(k)Sonji Roi (en) Itzuli  (1964ko abuztuaren 14a -  1966ko urtarrilaren 10a)
Khalilah Ali  (1967ko abuztuaren 17a -  1977)
Veronica Porsche Ali  (1977 -  1986)
Yolanda Williams (en) Itzuli  (1986ko azaroaren 19a -  2016ko ekainaren 3a)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaSanta Monica College (en) Itzuli
Central High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Jhoon Rhee (en) Itzuli
George Dillman (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakboxeolaria, autobiografialaria, aktibista eta autorea
Posizio edo espezialitateapisu astuna
Lateralitateaorthodox stance (en) Itzuli
Altuera191 zentimetro
Jasotako sariak
DiskoetxeaColumbia Records
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

ali.com
IMDB: nm0000738 Allocine: 36190 Rottentomatoes: celebrity/muhammad_ali Allmovie: p915 IBDB: 35531
Twitter: MuhammadAli Musicbrainz: 9127d17a-8005-46a9-bf9d-b46e92f2952f Songkick: 33730 Discogs: 669210 Allmusic: mn0001451782 Olympic.org: cassius-clay Find a Grave: 163854966 Edit the value on Wikidata

Ipar Amerikako historiako boxeolari garrantzitsuenetarikoa da. Horrez gain, politika munduan, beltzen eskubideen alde jarrera konprometitua izan zuen.

"Muhammad Ali" ez zen haren jaiotzezko izena, fede musulmana aldatzean hartu baitzuen; haren ustez "Clay" berak aukeratu ez zuen esklabo izena baitzen.[3] Pisu astunen Munduko Finalera iritsi zenean, Pietrzykowski poloniar beteranoa izan zuen aurkari: horrek 231 borrokaldi zituen atzean eta Europako hiru txapelketa irabazi zituen. Alta, finalean, poloniarra KO utzi zuen, sudurra hautsita. Bere boxeolari bizitza osoan, Alik 116 aurkaritatik 108 garaitu zituen [4].

Bizitza

aldatu

Cassius Clay [5] 1942ko urtarrilaren 17an jaio zen Louisvillen (Kentucky). Hamabi urte zituela, bizikleta lapurtu zioten eta salaketa jarri zuenean, Joe Martinek, laguntza eskaini zion poliziak, aurrerantzean boxeoaren munduan sartzen lagundu zion.

Eskolan ez zuen inoiz emaitza onik atera baina, hala eta guztiz ere, graduatzea lortu zuen. Ikastetxeko zuzendariak behin esan zuenez, etorkizun handiko gaztea izan zitekeela igartzen zitzaion.

Bere bizitza boxeora bideratu behar zuela argi utzi zuen Clayk, 1960ko olinpiadetan pisu arinetako urrezko domina eskuratutakoan. Lorpen horren ostean, profesionalen mundura egin zuen salto, Angelo Dundee txapeldun ohiaren esanetara.

Laster ospea lortu zuen, emaitza bikainak ematen zizkion estilo bitxi eta desegokiari esker. Islamen Nazioa talde musulmanaren alde egiten zituen aldarri propagandistak oso kritikatuak ziren, baina batzuei atsegin ez bazitzaien ere, Clay oso ospetsua zen. Kirol horretako borrokalari nagusien aurka garaipen garrantzitsuak erdietsi zituen.

Haren esaldi hauek oso ezagunak egin ziren: "Handiena naiz" edo "Gazte, eder eta azkarrena naiz eta inork ezin nau garaitu" [6]. Behin, eskola garaiko emaitza kaxkarrak gogorarazi zizkiotenean, zera erantzun zuen: "Handiena naizela esan nuen, ez adimentsuena".

Txapeldun gisan, bi aro izan zituen.

Lehen txapeldun aldia

aldatu

Aldi horretan, garaipen garrantzitsuak lortu zituen, boxeolari oso famatuen aurka. Haietako bat Sonny Banks izan zen, borrokaldian Clay lurrera botatzea lortu zuen gizon bakarra, nahiz eta gero Clayren muinetan erori.

Islamen Nazioa musulman beltzen erakunde erradikalaren jarraitzaile egin zenean, Cassius X izena erabiltzen hasi zen, Malcolm X bere burkidea bezala. X deitura hartzea jatorri afrikarreko esklaboei jabe zuriek emandako izenari uko egiteko modu bat zen, eta sinesmen musulmanean behar bezalako jakituria lortzen zuten fededunei, taldeko buruzagiak izen musulman bat ematen zien.[7] Munduko txapela lortu eta gero, Cassius Clay izena aldatu eta Muhammad Ali bihurtu zen.

Sonny Listonen aurka izan zuen ordurako borrokaldirik garrantzitsuena, munduko titulua jokoan zela. Irabazi egin zuen, apustu guztiak aurka eduki arren. Bere titulua defendatu zuen bigarren borrokaldian, aurkaria lehen roundean KO utzi zuen muturreko batez. Horrela segitu zuen Alik bere titulua babesten, Vietnameko Gerrara joateari uko egin zion arte.[8] Bost urteko espetxe zigorra eta 10.000 dolarreko isuna jarri zioten. Ez zuten espetxeratu, baina titulua kendu zioten eta urte luzez ringera igotzea debekatu zioten.

Bigarren txapeldun aldia

aldatu

Haren lehen porrota munduko txapeldunaren gerrikoa berreskuratzeko egin zuen lehen saiakeran jazo zen: Joe Frazierren aurka izan zen, puntuetan galdu zuen 15 roundeko borrokaldi batean. Bigarren saiakera George Foremanen aurka izan zuen. Kinshasan. Garaipen izugarri ospetsua horren ondorioz, munduko txapeldunaren gerrikoa berreskuratu zuen. Aurrerantzean, Frazier berberaren aurka eta beste boxeolari garrantzitsu askoren aurka defendatu zuen gerrikoa baina, harrigarria iruditu arren, Leo Spinks gaztearen aurka galdu zuen titulua, hark profesional moduan zortzi borrokaldi besterik ez bazeramatzan ere.

Bere erretiroa jakinarazi zuen arren, 1980an itzuli zen Larry Holmesen aurka, baina galdu egin zuen.

1981ean, Trevor Berbicken aurka puntuetan galdu zuen. Azken porrot horren ostean, behin betiko erretiratu zen.[9]

Boxeotik urrun

aldatu

Gandhi Fundazioak bakearen sarirako proposatu zuen Muhammad Ali. Hala, 65 urteko kirolari historikoa saritua izan zen, umeen aldeko lanagatik. Ali Haurren Biltzar Nagusia izeneko taldearen sortzaileetako bat izan zen: hari esker, ehunkada umek laguntza jasotzen dute New Yorken.

Sari hura eman baino aste bete lehenago, Gandhi Fundazioak eskutitza bidali zuen Nobel Fundaziora, sarirako hautagai izateko proposatzeko.

Munduko txapeldun hiru aldiz izan zenez eta bere kirolari ibilbidean 56 garaipen lortuta —eta bost porrot besterik ez—, 1999. urtean Mendeko Kirolaririk Hoberena izendatu zuen Nazioarteko Batzorde Olinpikoak.

1982. urtetik Ali, berriro Cassius Clay izena harturik, AEBetako Kentucky estatuan Parkinson gaixotasunaren aurka borrokatu zen.

2016ko ekainaren 3an hil zen, Phoenixeko ospitale batean, arnas arazoen ondorioz, inoizko boxeolari handienetako bat izateaz gain, afroamerikarren eskubide zibilen defentsan gailendu zen gizona.

Zinema

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. (Ingelesez) Staff, TIME. (2012-07-24). «Muhammad Ali | The 20 Most Influential Americans of All Time» Time ISSN 0040-781X. (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  3. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/muhammad-ali-boxeolaria-hil-zen
  4. «Muhammad Ali - Boxer» web.archive.org 2015-04-01 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  5. (Ingelesez) «Muhammad Ali» Biography (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  6. (Ingelesez) Alí según Alá. 2002-01-15 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  7. EiTB. (2016-6-4). Muhammad Ali boxeolari ohia hil da. .
  8. «Muhammad Ali hil da» Berria 2016-6-4.
  9. «Handienak ere amore eman behar izan du» Berria 2016-06-05.

Gehiago irakurtzeko

aldatu
  • (Ingelesez) Early, Gerald (2002). Muhammad Ali as Third-World Hero
  • (Ingelesez) García-Ajofrín, Isabel (2016). "Entrevista al famoso publicista George Lois y amigo de Muhammad Ali sobre el boxeador, sus rimas, su religión y su enfermedad".
  • (Ingelesez) (Ingelesez) Hahner, Leslie (2005). From the Louisville Lip to the Champ: The Muhammad Ali Center and Planning with Memory Politics (en inglés).
  • (Ingelesez) Marqusee, Mark (2012). Sport and stereotype: from role model to Muhammad Ali
  • (Ingelesez) Smith, Maureen (2001). Muhammad Speaks and Muhammad Ali: Intersections of the Nation of Islam and Sport in the 1960s
  • (Ingelesez) Vladek, Stephen (2012). Clay v. United States

Kanpo estekak

aldatu