George Vella
politikari maltarra
George William Vella (Żejtun, 1942ko apirilaren 24a) maltar sendagile eta politikaria da. Maltako presidentea izan zen 2019tik 2024ra.
Medikuntza ikasi zuen Maltako Unibertsitatean eta familia medikuntzan espezializatu zen. Ospitaleetan lan egin zuen eta ontzioletako eta Maltako hegazkinetako medikua izan zen.
Maltako Alderdi Laboristako kidea da, eta 1978an hautatu zuten lehen aldiz diputatu. Kanpo Arazoetako ministro eta lehen ministrorde izan zen Alfred Santen gobernuan, eta Kanpo Arazoetako ministro kargua errepikatu zuen Joseph Muscaten gobernuan.
2109an Maltako parlamentuak herrialdeko presidente aukeratu zuen bost urterako.