Sarraski-esparruak (alemanez Vernichtungslager) Bigarren Mundu Gerran zehar Alemania naziak juduak Europatik desagerrarazteko sortutako kontzentrazio esparruak ziren. Juduak ez ziren, halere, sarraski-esparruetara hiltzera eraman zituzten talde bakarra, ijitoek, homosexualek, ezkertiarrek, Sobiet Batasuneko gerra presoek eta beste batzuek ere Holokaustoa deritzona pairatu behar izan zuten.

Esparruak

aldatu
 
Sarraski-esparruetako bide nagusiak.

Zazpi sarraski-esparru eraiki zituzten naziek, lehenengo seiak garaitutako Polonian, eta azkena gaur egungo Bielorrusian.

Treblinka, Belzec eta Sobibór Azken Konponbide (Endlösung der Judenfrage) izeneko operaziopean eraiki ziren. Honen eufemismoaren bidez Europako juduak sistematikoki hil nahi izan zituzten. Erabakia 1942ko urtarrilean Wannsee Bileran hartu zen, eta Adolf Eichmannen esku geratu zen operazioaren kontrol administratiboa.

Auschwitz II eta Majdanek lan-esparru erraldoi baten zati bat ziren. Gainerakoen helburu bakarra ahalik eta judu gehien hiltzea zen. Presoak ez ziren 24 ordu baino gehiago irautekoak. Hiltzekoak ez ziren presoek esklabo gisa egin behar zuten lan (gorpuak kentzeko eta abar). Esparruak txikiak ziren, etxola asko ez baitziren beharrezkoak. Iristen zirenei behin-behineko geldialdia zela adierazten zitzaien.

Hildakoen kopuruak (zenbatespenak):

  • Auschwitz II: 1.100.000 inguru
  • Belzec: 436.000
  • Chelmno: 340.000
  • Majdanek: 78.000 - 235.000
  • Sobibór: 260.000
  • Treblinka: gutxienez 700.000, baliteke 1.000.000 baino gehiago
  • Maly Trostenets: gutxienez 200.000, baliteke 500.000 baino gehiago

Ondorioz, 3.100.000 eta 3.800.000 bitarteko kopurua daukagu. Horietatik %90 juduak ziren, hoerien artean Poloniako ia judu guztiak. Holokaustoan zendu ziren juduen erdia 7 esparru horietan hil ziren.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu