Begoñako basilika
Begoñako basilika Bilboko izen bereko auzoan dagoen basilika da, Aspaldiko Begoñako errepublikako udaletxea eta eskolak ere muino berean egon ziren, basilikaren atzeko aldean 1964ra arte, Zumalakarregi etorbideko tunelak egiteko bota ziren orduan beste edifizio horiek.
Begoñako basilika | |
---|---|
Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Begoña eta Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′31″N 2°54′50″W / 43.258686°N 2.913847°W |
Altitudea | 12 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1511 - 1621 |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Bilboko elizbarrutia |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Ondarea | |
247 | |
Webgune ofiziala | |
Bizkaiko zaindaria den Begoñako Andre Mariaren omenez egina da egungo basilika. Egungo apaiza Jesús Francisco Garitaonandia da.
Historia
aldatuVecunia izeneko aspaldiko herrixka bat egon daiteke egungo basilikaren muinoan. Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Elizbarrutiak Begoñako basilikan indusketak egingo dituzte 2024-2025ean, han topatuko dutelakoan.[1]
Nahiz eta lehen beste eraikinak izan, egungo basilika XVI. mendekoa da, Sancho Martínez de Aregok diseinatua. Bere hiru nabeen eraikuntza XVII. mendean bukatu zuten, hau da, 1511an hasi zenetik mende bat iraun zuten. Eraiki zuten bitartean gotiko estiloa garatu zuten eta Gil de Hontañónek egindako aurrealdea beste zatiak ez bezalakoa da.
XIX. mendean, basilikak Bilboko harresia osatu zuen. Izan ere, Tomas Zumalakarregi jeneral karlista bertatik hurbil zauritu zuten. Gudak erabat kaltetu zuen eraikina. Hori zela eta dorrea zein fatxadaren zati bat José María Basterrak zaharberritu zuen 1902 eta 1907 bitartean.
1942ko abuztuaren 16an, falangistek bonba bat jarri zuten basilikaren ateetan karlistak hiltzeko asmotan. Zenbait zauritu izan ziren.[2] Juan José Domínguez falangista ezagunak heriotza-zigorra jaso zuen ekintza hori egiteagatik.[3]
Kalteak zaharberritzeko lanek 1993ko irailetik 1994ko ekainera iraun zuten, eta lanotan hormak garbitu zituzten. Kanpandorreak 24 kanpai ditu, eta astunena tona batekoa da. Kanpaiak 1922an Suitzako Sumiswalden egin zituzten eta zapi doinu ezberdin jotzen dituzte.
Salbe eta basilika
aldatuBilboko Salbe auzoaren izena hortik portura zetozen marinelak basilikaren lehendabiziko ikuspegia zutelako datorkio. Bere bidaia bukatuta zegoela eskertzeko, Begoñako Andre Mariari Salbe bat esaten zioten.
Jaiak
aldatuBasilikaren jai nagusiak abuztuaren 15ean (Mariaren Jasone) eta urriaren 11n (Begoñako Andre Maria) ospatzen dituzte. Bilboaldean eta Bizkaia osoan hara erromes joateko ohitura dago. Horrela, San Joan Laterangoaren basilikaren lotuta dagoenez, induljentzia edo barkamena lortzen dute.
Freirak, basilikako emakume laguntzaileak aspaldian
aldatuTrentoko kontzilioa (1545-1563) baino lehenago Begoñako elizan ongi dokumentatuta daude XVI eta XVII. mendeetan eta itzal handiko familietako emakumeak ardurekin izan zirela basilikan. 1546an, esate baterako, Marina Butroe izendatu zuten, ordura arte Meazabaleko Santo Domingon (Agirletan) serora izandakoa. Zaindu behar zituen, besteak beste, Ama Birjinaren jantziak eta bitxiak, elizako apaindurak eta edalontzi sakratuak. Gainera, limosnak batu eta kudeatzeko ardura zeukan. Zeregin horietan beste emakume bat jarri zioten laguntzaile. Bizilekurako etxe bat eman zioten, ortu eta guzti.[4]
Trentoko Kontzilioaren osteko Eliza misoginoarentzat emakumeak tenpluen arduradun eta kultuan laguntzaile ikustea mingarria zen. Trentokoa eta gero 1617an Calahorrako gotzainak debekatu egin zituen. Bizkaiak helegitea aurkeztu zuen eta kontua luzatu zen, gorabehera askorekin. 1662an beste erasoaldi bat abiatu zen, baina serorek euren postuei eutsi zieten.[4]
Azkenean, 1698an behin betiko debekua eman zuen Calahorrako Pedro Lepe gotzainak. Bilboko eliza nagusietako azken serora ezaguna Felipa Villachica da, 1700. urtean Begoñako freira zena. Debekuak debeku, elizetatik desagertu zen karguak ermitetan iraun egin zuen.[4]
Galeria
aldatu-
Antzinako erretaula
-
Francisco Mendieta (1607) Ezkontza bat
-
1640ko erretaula
-
Lehen Gerra Karlistaren osteko erromeria
-
1846ko irudia. Basilika eta Zumalakarregi zauritua izan zen etxea
-
1854ko irudia
-
Ezkontza bat, 1930
-
Ikuspegia Zumalakarregi etorbidetik
Erreferentziak
aldatu- ↑ Maruri Bilbao, Ibai. (2024-05-19). «Indusketak Begoñako basilikan, azpian Vecunia herrixka indigena dagoelakoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Amestoy, Alfredo. (2002-9-1). «El falangista que fusiló Franco» (html) El Mundo.
- ↑ Suárez Fernández, Luis. Franco. Los años decisivos: 1931-1945. Bartzelona: Editorial Ariel, 221-4 or. ISBN 84-344-1332-9..
- ↑ a b c Ortega, Hektor; Pikaza, Ane. (2022-01-01). «'Gomutan, Bilboko historiaren atal ezezagunak': Freirak, emakumeak Bilboko elizetan.» www.bilbao.eus (Bilbao.eus, Council Publications, Periódico Bilbao,): 42. (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala