Ireki menu nagusia

Jesús María Pedrosa

Jesús María Pedrosa Urkiza (Ordizia, 1942 - Durango, 2000) ETA erakunde terroristak hildako politikari bizkaitarra izan zen.

Jesús María Pedrosa
Bizitza
Jaiotza Ordizia1942ko abenduaren 12a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Durango2000ko ekainaren 4a (57 urte)
Heriotza modua gizahilketa
Hiltzailea Euskadi Ta Askatasuna
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Popularra

BiografiaAldatu

Jesús María Pedrosa Urquiza ETAk hil zuen, Durangon, 2000ko ekainaren 4an.[1] Ordizian jaio arren, txikitatik Durangon bizi izan zen[2]. 1987tik Alderdi Popularreko zinegotzia zen Durangoko udaletxean.[3] Gainera, ELA sindikatuan afiliatuta zegoen. Industria-sektoreko enpresa ezberdinetan lan egin zuen. Ezkonduta zegoen eta bi alaba zituen. Hil zutenean, 57 urte zituen.

HilketaAldatu

Hil aurretik, ETA erakunde terroristak hainbatetan mehatxu egin zion.[4][5]Hilketa 2000ko ekainaren 4an, igandea, jazo zen, goizean, Jesús María etxera bueltatzen zenean. Eskolta eramateari uko egina zion.[6]Egun horretan zinegotzia etxera itzultzen ari zen, mezatara joan ondoren. Durangoko hiriguneko kaleetan barrena, terrorista bat atzetik hurbildu zitzaion, aurpegia estali gabe, eta tiro bakarra egin zion, garunean. Biktima ia berehala hil zen.[7] Abisua jaso eta gero, Ertzainak gunea inguratu zuen eta Osakidetzako ZIU mugikorreko medikuak bertaratu ziren. Biktima suspertzen saiatu ziren, baina alferrik; bere heriotza egiaztatu besterik ezin izan zuten egin.[8] 16:00ak pasata, guardiako epaileak hilotza altxatzea agindu zuen.[9] Hilketa eta bi egun beranduago, atentatua gaitzesteko manifestazio jendetsu bat antolatu zen, “Askatasuna” oihu artean. Jesús María hil ondoren, bere izena daraman saria ezarri zuten.[10][11]

Hilketa honek ez zuen zigorrik izan. Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritzaren arabera, hilketa artxibo-egoeran dago.[12] ETAk 2000ko ekainaren 11n aldarrikatu zuen atentatu honen eta José Luis López Lacalleren hilketaren autoretza, Gara eta Egunkaria aldizkariei igorritako testu baten bitartez.[13] Atentatu honen epairik eman ez zenez, inork ez du hilketarengatik zigorrik jaso. Hala ere, Urko Gerrikagoitia Agirre, Zigor Arambarri Garamendi, Ekain Ruiz Ibarguren eta Patxi Rementeria Barruetabeña etarrak hil eta gero, bonba bat garraiatzen zuten bitartean Bilboko Begoñako auzoan, atentatua Bizkaia komandoak egin zuela uste da, eta ez Araba komandoa, hasierako ikerketek adierazten zutenez.[14]

ErreferentziakAldatu

  1. .
  2. .
  3. .
  4. .
  5. .
  6. .
  7. .
  8. .
  9. .
  10. .
  11. .
  12. .
  13. .
  14. .

BibliografiaAldatu

  • (Gaztelaniaz) MERINO, A., CHAPA, A., Raíces de libertad, egilea editore, 2011. 169-177 orrialdeak. 2011 FPEV. 978-84-615-0648-4 ISBN