Manuel Arantzadi
Manuel Arantzadi Iruxo (1882ko martxoaren 31, Lizarra – 1942ko apirilaren 25a, Iruñea) nafar politikari jeltzale eta abokatu bat izan zen. Gorteetan diputatua izan zen bi aldiz, euskal nazionalisten aldetik, Primo de Riveraren diktadura baino lehen. Espainiako Lege Bildumak argitara ematen hasi zen 1929an, Espainiako legediaren argitalpenean oinarrituriko argitaletxe ospetsuena sortu ondoren.
Manuel Arantzadi | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Lizarra, 1882ko martxoaren 31 | ||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Iruñea, 1942ko apirilaren 25a (60 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Estanislao Arantzadi | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Familia | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||
Lantokia(k) | Madril | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Bizitza
aldatuGamazadan 1894ko otsailaren 18an Castejon udalerrian burututako manifestazioan Sabin eta Luis Arana anaiek eurekin eramandako Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra. - Bizkaitarrak agur eiten deutse Naparrei - Dios y Ley Vieja. - Vizcaya saluda a los Navarros esaldia zeraman bandera Aranzadiren ama zen Juanak Iruñeko Cafe Iruña kafetegian brodatu zuen. Bere aita Estanislao Arantzadi eta bere lehengusua Manuel Irujorekin batera Nafarroako euskal abertzaletasunaren aintzindariak izan ziren. Bestalde, Euzko Alderdi Jeltzaleko Napar Buru Batzar erakundeko kide aktiboa izan zen.
1909an Arantzadi Iruñeko Centro Vasco elkarteko sortzaileetako bat izan zen. 1918an integrista eta mauristekin bat eginik Espainiako Diputatuen Kongresuan Nafarroa ordezkatuz diputatu izan zen; aldiz, 1923an Alianza Foral jaimisten alderdiaren barnean aurkeztu eta berriz ere diputatu izan zen. Espainiako Diputatuen Kongresuan Nafarroako erakundeak gaurkotu asmoz Berrezartze Forala eskatu zuen, nahiz eta Hego Euskal Herriaren espainiartasuna edota Nafarroako 'Lege Hitzartua' inoiz zalantzan ez jarri izan. Independentismoaren aurkako jarrera agertu zuen.
1918an Eusko Ikaskuntzako sortzaileetako bat izan zen, bai eta 1923an La Voz de Navarra egunkarikoa ere. 1930an Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean Euskal-Nafar Estatutuaren prestaketan jardun zuen. Espainiako Bigarren Errepublika garaian, EAJko zuzendaritzarekin desadostasunak izan zituen. Ondorioz, sakonki antierrepublikarra zen Koalizio Katoliko Foruzalean sartu zen. 1936ko uztaileko estatu kolpean, Nafarroako EAJren izenean, matxinoen aldeko komunikatua plazaratu zuen.
Ikus gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.