Jose Mari Etxebarria Lejarraga

Jose Mari Etxebarria Lejarraga (Zornotza, Bizkaia, 1942ko abenduaren 19a) euskalaria da.

Jose Mari Etxebarria Lejarraga
Bizitza
JaiotzaZornotza1942ko abenduaren 19a (81 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria

Inguma: jose-mari-etxebarria-lejarraga

Biografia aldatu

Teologian lizentziatu zen Erroman 1968an, eta Filologia Erromanikoan Deustuko Unibertsitatean, 1975ean. Etniker Bizkaiako kidea da 1973tik, eta Euskal Herriko Atlas Etnografikoan parte hartu du. Euskaltzaindiko Dialektologia Batzordeko kidea da 1981. urteaz gero, eta batzordeko idazkaria 1983tik aurrera. Urte horretan berean Euskal Herriko Atlas Linguistikoa bere ardurapean hartu zuen taldean sartu zen. 1979-1980 ikasturteaz gero eskolak eman ditu Deustuko Unibertsitatean.

Ahozko euskara eta euskalkiak izan dira Etxebarriaren ikerketen gai nagusiak. 1987an Hizkuntza eta Literatura Saileko idazkaria izan zen Eusko Ikaskuntzan. 1992tik 1995ra sail horretako lehendakari ere izan zen.

Hainbat liburu eta lan argitaratu ditu, besteak beste: Euskal dialektologiarako testo eta ariketak (1983), Euskararen oinarrizko hiztegia (1987), Euskalki guztien etnotestoak (1991), El verbo auxiliar vasco, Formas unificadas y dialectales (2002), Euskarazko grabaketak 1913-1917. Grabaciones en euskara (2008), Amorebieta-Etxanoko hiztegi etnografikoa [CD] (2009).

Erreferentziak aldatu